URBATEN TALDEEN ETORKIZUNA JARDUNALDI ERABAKIGARRI BATEN ZEHAZTEN DA…

Davide Cerchiren kronika
GIZONEZKOEN SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA

URBAT URKOTRONIK 13
LARRAINA 6
BUM BUM URBAT…
Nazional mailako bigarren mailara heldu daitezken bi taldeen arteko pisu handiko norgehiagoka egon dena larunbat honetan Orbean… Orbeakoak, kategorian mantentzea helburutzat zuen denboraldi baten ondoren, Larraina bezalako talde bati irabazten dio eta matematikoki igotzeko faserako sailkatu dira, baina hurrengo larunbata 8an (16:00tan), WP Navarra Cn kontra ezingo dute galdu Euskal Herriko ligarekin amesten jarraitu nahi baldin badute.
Larunbateko partiduaren inguruan, oso orekatua berez, Urbaten irteera indartsua azpimarratzekoa da, minutu gutxitan 7-1 jarri zela. Momentu horretatik aurrera, Larrainak defentsa bortitzago batekin erreakzionatzen saiatu da baina eibartarrek partidua kontrolatzen jarraitu dute, historian behingoagatik nazionaletarako jauziarekin amesten eskubidea ematen diela.
Jardunaldi baten faltan Urbat Urkotronic-ek 41 punturekin, laugarrena sailkapenean eta Espainiako Txapelketarako matematikoki sailkatuta dago.
EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA

ASKARTZA 6
URBAT3H 6

ADORE INDARTSU BAT…
Neskek, Euskal Herriko play off-etarako matematikoki sailkatuta, irabazi behar zuten Espainiako txapelketarako pasea lortzeko eta berdinketarekin, txapelketara doaz bakarrik baldin eta talde batek uko egiten badu.
Gaurko Urbat3H-koen partidua mentalki eta fisikoki mami oso handikoa izan da. Sailkapenaren lehenengoen kontra, lehenengo 5 minututan 0-3 jartzen dira baina etxekoek jartzen duten erritmoa uretako erritmoa aldatzen du eta markagailuan Orbeakoentzako dena galduta zegoela ematen zuenean, berdinketa lortzen dute eta indar handiarekin aurrera jotzen dute eta sailkapenaren buru direnek emaitza justu justu defendatu ahal izan dute.

Urbat 3Hk muturreko egoeretan duten lehiakortasun gaitasuna atera dute eta denboraldian zehar behintzat behin beraien aurkariei irabazi ditenei jokalariekin, potentzialki ligako talderik indartsuena direla emanez… beharbada, irudi bat baino gehiago, orain arte, eman den titulo bakarra beraiek eraman dutelarik, zein bestela?

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA

URBAT URKOTRONIK19
CLUB MARISTAS BILBAO 10

ZIURTASUNEZ…

Bigarren taldearen liga bukatzen da, 10 taldetatik 5.ak, 18 jardunaldietan 30 punturekin, partidu batekin, etxekoak, nahiz eta kostatu izana, erreztasunez gainditu duena. 18 jardunaldietan 30 puntu esaten genuen, sailkapen onest batekin eta erabilitako elementu globalentzako banakako behar bezalako hobekuntzarekin!!!

Leave a Comment

Responsable de los datos: Eibarko Urbat I.K.E. Finalidad y tratamiento de los datos: Controlar el spam, gestión de comentarios. Legitimación: Tu consentimiento. Almacenamiento de los datos: No se comunican los datos a terceros salvo por obligación legal. Derechos: Acceso, rectificación, portabilidad y olvido. Contacto: Puedes enviarme un email a (contacto@urbat.es).