IT’S TIME FOR URBAT!

Davide Cerchi-n kronika

Asteburu oso garrantzitsua (baina ez hurrengoa bezain oinarrizkoa), Urbateko talde guztiekin kanpoan jokatzen. Ikusiko dugu nola joan den… Txapelketak orain bukatuko balira, Urbat bere talde guztiekin txapelketa estataletarako sailkatuta egongo lirateke!

EUSKAL HERRIKO GIZONEZKO SENIORREN LEHEN MAILA

CLUB DEPORTIVO BILBAO 9

URBAT URKOTRONIK 10

Seniorrak, salbatzea helburu zutela, merezitako nazional mailara igotzeko play off-etarako borrokarako 2 jardunaldietara aurkitzen dira. Club Deportivo Bilbaoren etxean kontrako tentsio handiko partidu bat irabazi eta gero, Urbat, igerileku honetan sailkapeneko lehenengo hiruen artean puntuak lortu dituen talde bakarra izan da. Astean zehar izandako entrenamendu gogorrak funtsezkoak izaten ari dira eibartarrek egiten ari diren denboraldirako. Larunbatean 14:30tan Larrainan kontra oso partidu garrantzitsua jokatuko dute.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO SENIOR MAILAKO LEHENENGO MAILA

LEIOA WATERPOLO 8

URBATHIRUH 9

“Kopako erreginen” “opor” aste batzuen ondoren kalitate eta eraginkoratsuna atera dute: 8-7 galdu eta bukaerarako 35 segundo falta zirenean eta azkenengo segundoan 8-9 irabazten bukatzeko. Odol hotza eta sufritzeko gaitasuna funtsezkoak izan dira. 3 puntu hauei esker, gizonezkoen taldea bezala, momentu honetan nazional mailako bigarren mailara igotzeko play off-etarako sailkatuta egongo lirateke.

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILA

CASTELLAE BURGOS 5

URBAT URKOTRONIK 15

Orbeako gazteak ondo portatzen ari dira puntuak eta joko ona jasoz doazen leku guztietatik.

EUSKAL HERRIKO GIZONEZKOEN KADETE LIGA

CLARET ASKARTZA 6

URBAT URKOTRONIK 14

8 hilabetetan bakarrik garaipenak ezagutzen dituzte, beste talde batzuetan bezala, liga orain bukatuz gero, Espainiako txapelketarako sailkatuta egongo lirateke (liga irabazteaz gain)

INFANTIL MAILAKO EUSKAL HERRIKO LIGA

CLARET ASKARTZA B 8

URBAT URKOTRONIK 7

Urduritasunagatik eta konfiantza faltagatik guztiz beraien eskura zegoen partidu bat galdu dute. Nahiz eta gaur bukatuko balitz denboraldia Espainiako txapelketarako sailkatuta egon eta beraien ligako 21etik 5. postuan egon, ondino alde psikologikoan lan handia egin behar dute.

PORTUGALEN PROTAGONISTAK

Berez beraietaik 6k (Anton Akizu, Ezozi Akizu, Xabier Eguidazu, Elene Molina, Unax Unceta eta Miren Urizar) aurreko asteburuan TORNEO INTERNACIONAL DE PORTOn parte hartu dute Euskadiko selekzioarekin. Mutilak lehenengoak geldituz partidu guztiak irabazita eta seigarrenak neskekin.

ASTEKO URBAT URKOTRONIK-EN KRONIKA

Alayn Moyan kronika

SENIOR TALDEA  WP9802 8 – 8 URBAT

Aste honetan, entrenatzailea den Davide Cerchiren hutsunearekin eta Jol Sologaistua bere ordez jarrita, lehenengo taldea ligako buru diren WP9802-en kontra Iruñean jokatu zuten. Denboraldi guztian zehar ez da egon  talderik puntuekin atera denik igerileku honetatik. Hasieratik taldea oso kontzentratuta atera  zen eta nahiz eta etxekoak bi alditan bi golen abantailarekin jartzea lortu zuten, armaginek  emaitza berdintzea lortu zuten. Horrela, eibartarrak laugarren laurdeneko hasierara berdinketarekin heldu ziren. Azkenengo laurden honetan tentsioa nabaria zen eta prezipitazioak eragindako bi taldeek akats nahiko egin zituzten zenbait momentutan. Hala ere, markagailu berdinduarekin azkenengo jokaldira heldu ziren eta Jol Sologaistuak bideratutako taldeak aurretik jartzeko aukera izan zuen, baina etxeko atezainak partiduaren azken jaurtiketa mozteko asmatu egin zuen. Azkenean 8-8 eta Urbat izan da talde bakarra puntuak atera dituena Iruñetik.

Taldea, gaur egun, laugarren postuan kokatu da eta asteburu honetan Bilbora bidaiatuko du CD Bilbaoren kontra jokatzeko eta maila igoerako postuetan sartzeko borrokatzera.

 FILIAL TALDEA LAUTADA 19 – 9 URBAT

Oraingo honetan bigarren taldea Gasteizera bidaiatu zuen Lautadan kontra jokatzera, Euskal Herriko Lehenengo mailara igotzeko aukerak dituen taldeenetariko bat. Hasieratik etxeko taldea hobea izan zen, igerilekuaren neurria oraingoan pisu handia izan zuen, kanpoko taldea ez zen eroso sentitu partidu guztian zehar. Hala ere, kalitatezko gauzak ikusi ahal izan ziren Orbeako gazte batzuen aldetik.

MASTER TALDEA  URBAT 6 – 11 LARRAINA

Talde masterrak Gasteizera bidaiatu zuen bere hilabeteko hitzordu waterpolistikoa izateko. Oraingo honetan Larrainaren kontra. Talde eibartarrak, nahiko hutsegiteekin, 9 jokalariekin bakarrik bidaiatu zuen. Honek desgaste fisiko handia ekarri zuen, arerioak aprobetxatu zuena markagailuan urruntzeko hirugarren laurdenetik aurrera eta horrela talde armaginak aukerarik gabe uzteko.

BOSTETIK HIRU

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA

OIASSO BIDASOA 11
URBAT URKOTRONIK 8

Urbatek, Irunera egindako desplazamenduan sailkapenari dagokionez igotzea lortzeko garrantzitsua zen partidu bat galdu egin zuen

Oiassoren irteera on baten ondoren (3-1 lehenengo zatian), Urbatek berdinketa lortzen du (6-6). hirugarren zatiaren bukaeran eta laugarren zatiaren hasieran Oiasso berriro Urbateri alde egiten dio

Eibartarren defentsen argudio eskasak galtzearen gakoa izan dira: etxeko bollaren jokaldien aurrean samurregiak, Oiassoko ezkertiarren sarreren aurrean ahulak, joko defentsiboaren eguneratze bat eta Urbatek jolasten dakien umiltasunarekin jarraitzeko berrabiarazte bat egitea beharrezkoa da.

PRIMERA DIVISION FEMENINA

URBAT3H 7

ASKARTZA 5

Gaur eguneko errealitatearen zentzu handiak lagundu du Urbat3Hko neskek, beraien zalantzarik gabeko ofizioarekin batera, sailkapenaren lehenengoei irabazteko. Errezeta erreza: zonan defentsa eta bikote aurreratuenei isolatzeko saiakerak atakean, sufritzen ikasten eusten eta berriro ere 3 puntuak Orbean gelditu dira.

EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILA

URBAT URKOTRONIC 12

SESTAO 5

Astetik astera beraien denboraldiari zentzua ematen dioten Eibarko kanteranoen partidu ona ostiral gauean: lehen bai lehen Lehenengo dibisioaren maila lortzeko.

EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA

URBAT URKOTRONIK 11

WP NAVARRA 8

Partiduaren zati handi baten markadorean gainetik mantendu diren aurkari indartsu batzuekin beste partidu jasankor bat. Etxekoen erritmo geldiezina eta partiduan egote jakiteak, markadoreari buelta emateko lagundu dute tituluari begira partidu garrantzitsu honetan.

EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA

URBAT URKOTRONIK 7

LEIOA WATERPOLO 11

Nahiz eta oso hasiera ona izan, markadorea 4-2 jartzea lortu zutela, Leioatarren pressing ausarta baten aurrean partidua aldatu egin zen. Urbatekoek ez zuten gola lortzera iristeko beharrezkoa den gakoa aurkitu. Partidu gehiago eta kalitate handiagoko entrenamendu gehiago da behar dutena horrelako aurkari bezalakoei irabazteko egoeran jarri nahi baldin badira.