Eibarko-Urbaten asteko kronika

EIBARKO-URBATEN ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILA

ASKARTZA CLARET B 7 Vs URBAT URKOTRONIZ 7 (1-0; 2-4; 3-2; 1-1)

Jarraian irabazitako 6 partiduen ostean egutegiak, euskal waterpolorako igerileku historiko baten, aurkari pisutsu bat jarri zuen eibartarren aurrean.

Urbatek, aurkariaren atzetik egon zen lehenengo zatian zehar, non Eibarko atezain bikaina den  Izei Sologaistuak emaitza mugatzeko balio zuten bi parte-hartze paregabe izan zituen.

Bigarren zatian, armaginak beraien potentzial guztia atera zuten behingoz, gero hirugarren zatian partidua ixteko izandako pare bat aukera ez zituzten aprobetxatu. Lar arina izandako laugarren zatian bi taldeen akatsak gehitzen zihoazen etengabe. Urbatek ongi egin zuen partiduak egindako beherakada horretan eta beti aurkakoaren garaipenatik hurbilago egotea ematen zuen.

Ostiral honetan, 21:45tan Orbeako igerilekuan, antzinatasun handiko beste talde batek bisitatuko gaitu, Club Deportivo Bilbao.

 

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA

GETXO 2 Vs URBAT-3H-URKOTRONIC 19

Hobetzeko eta gainditzeko etengabeko gogoak dituzten lehenengoen garaipen erreza. Nahiz eta ligako partidurak errazenetariko bat izan, azkenengoak doazenen kontra, talde eibarkogasteiztarrak seriotasun eta beraienganako eta aurkariarekiko errespetu guztiarekin jokatu du, hobetzen lagunduko dieten minutuak eta erantzunak bilatuz.

 

EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA

FORTUNA 2 Vs  URBAT URKOTRONIC 33

EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA

WP9802 6 Vs URBAT URKOTRONIC 29

 

Bi partidu hauen kronika bateratua egin beharra dago, neurri batean egun bereko konbokatoria bateratua izan baita: goizean, Iruñean, eta ondoren Donostiara, arratsaldean. Bi waterpolo partidu egun berdin baten Amak egindako ogitarteko eskuetan otordu moduan: ongi etorriak waterpolora, kirol pobrea, beharbada antzinakoa baina gogorra eta zintzoa. Gure kirolari talde hau izan den bezala, gertakariei seriotasun eta zintzotasunez aurre egin diote.

Kronista honek uste du Eibarko hiriak ilusioz beteriko pertsona talde honi buruz gehiago jakin beharko lukeela, astero-astero lurraldeko igerileku desberdinetatik mugitzen direla guztiz esanguratsuak eta edozeinentzako lortezinak diren emaitzak lortuz.