SENIOR TALDEAK HURRENGO ASTEBURUKO KOPAKO FINAL FOUR-ERAKO SAILKATU DIRA

       Bai gizonezko taldeak (17-10 Fortunari) baita emakumezkoena ere (6-5 Oiassori) Euskal Herriko Kopako beraien final-zortzirenetako partiduak irabazi dituzte eta finalerdietarako sailkatu dira. Urbat Urkotronic (Urbat3H bertsioan), WP9802 talde iruindarrarekin batera, klub bakarrak dira bi kategorietan lortu dutenak.

           Asteburu honetan Orbean gertatu diren bi garaipen desberdin izan dira: gizonezko taldearentzako Fortunako hutsegite batzuk eragina izan duten moduan (bi aste barru, Ligan beste partidu bat izango da) izan den bezala emakumezkoentzako banakako kalitatea izan da adierazle nagusiena. Biak oso baliagarriak izan dira, sailkapena lortzeaz aparte, senior talde eibartarrak non hobetu behar duten ikusteko ere: gizonezkoek defentsaren sendotasunean eta emakumezkoek partidu erritmoan.

             Beste kategorietan, kadeteek Irunen lortutako garaipena aipatu beharra dago (7-10) eta, nahiz eta partidu oso on bat egin, infantilen porrota, Iruñan, Waterpolo Navarran kontra, kontrako markadore baten aurrean (Urbatentzako 4-5 partiduaren erdian) bere ohiko segurtasuna galdu duena.

             Segurtasuna, karisma eta mentalitatea da momentuz Urbat Urkotronik gida bezala erabiltzen ari den jarrera: bere emaitzak, kategoriakako autonomiako errepresentazioan presentzia handia (gaur egun, 13 kirolari konbokatuta daude ohiko bezala) eta aurkariak armaginen kontra jokatu behar duten bakoitzean jartzen duten atentzioa guzti honen froga dira.

             Hurrengo igandeko gertakariarekin bezala: Logroñoko waterpolistez beteriko autobusa (alebinetatik masterretaraino) guregana etorriko da Urbatekin batera entrenamendu desberdin batzuk aurrera eramateko.

             Gertakari guzti hauek, suertatzen ari diren bezala, eibartar waterpolo tradizioa aberasten ari dira, lanean jarraitu behar da lortutako guztia sakrifizio handia suposatzen du lortzea, ez da bat-batean gertatzen baizik eta klubaren eta kirolarien eguneroko lan baten ondorioz. Munduko klub bakoitzak nabarmentzeko bere esku dagoen guztia egiten du: kirolaren funtsezko legea da eta kirolariak izatera heldu nahi izanez gero hau betetzen saiatu beharra dago.

URBAT-URKOTRONIK, DENBORALDI ERDIKO ANALISIA

LABURPEN OROKORRA: GUZTIRA JOKATUTAKO PARTIDUAK: 40; IRABAZITAKOAK: 30; BERDINDUAK: 1; GALDUTAKOAK: 9

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA

Senior A taldeak, Iruñean espero zena baino txarrago igarotako arratsalde triste batekin agurtzen du urtea. (13-7 galduta)
Etxekoek, Urbatek ia partidu guztian zehar jarraitu ezin izan duen intentsitatea ezarri du.
6 garaipen, berdinketa bat eta 4 galdutako partiduekin, egiten den balantzea positiboa da. Baina urtarrilean, Orbeakoek, iraunkortasun matematikoa bilatzeko, 2017ari aurre egin behar diote lehen bait lehen, ondoren taldea hobetzeko balio izango duten kalitatezko partiduak egiteko eta 2017/18 denboraldirako oinarriak ondo ezarri ahal izateko.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA

Kategoria estreinatzen duen taldearentzako 9 garaipen (azkena larunbata honetan Leioan emozioz beteriko partidu baten, 14-15 ) eta galdutako partidu bat. Aurretik ikusia ez den Urbat Urkotronik eta Gasteizko 3Hkoen arteko fusioa. Taldeko buru ukaezina eta, nahiz eta hasieran bi talde izan, talde oso elkartu batekin, non eibartarrak Larraina eta Oiasson lortutako hobekuntzak erakutsi ahal dituzten eta gasteiztarrak bakarkako kalitatea eta kategoriarentzako izugarrizko ofizioaz. Entrenamenduen baldintzak (noski, banatuta egiten dutena) ez dira hoberenak, baina kirolari hauek, behin eta berriro altxatzen dakitela erakutsi digute, honegatik, 2017 urtean, gu hunkitzen jarraitzea espero dugu.

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA

Orbeako bigarren taldeak, gora behera handiko partidu batzuen ondoren (5 garaipen eta galdutako 4 partiduekin), Burgoseko Castellaeren kontra garaipena lortuz (16-9) eta sailkapenean egoera oso eroso bat lortuz bukatzen du joana. Saia daitezen, erratu daitezen eta egoera zailei behin eta berriro irteera bat ematea da beraietaz espero dena 2017. urterako, non banakako hobekuntza bat bilatu beharko duten.

EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA

Jokatutako 4 partidu, 12 puntu, azkenengo hiruak asteburu honetan Burgosko Castellaen kontra. Euskal Herriko liga irabazteko baliabideak dauzkate, non faborito ukaezinak diren, eta baita Espainiako txapelketan paper oso on bat egiteko ere.
Baina beste taldeek ez dira begira geldituko, askok, buru den taldeari bizitza zailtzeko gogoak dauzkate eta bere mugetatik haratago bultza egin beharko du.

EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA

4 partidu, 12 puntu eta Waterpolo Navarrarekin partekatutako lehenengo postua. Azkenengo hiruak, Orbean beti zaila den Lautadari igande honetan irabazita, 13-8, Jol Sologaistua misterraren gainbegiratuaren menpe, Klubarentzako pozik egoteko arrazoi dira.
Serioak, dena ematen dutenak eta langileak, beraietariko batzuk kategoriakako Euskal Selekzioan egonkor konbokatutakoak.
Talde bezala, Euskal Herriko ligan 2017an podiuma egiten eta kluben arteko Espainiako txapelketan sartzea saiatuko dira, honek hobekuntza gehigarri bat ekarriko lieke.

GIPUZKOAKO LIGA ESKOLARRA

2 partidu, 2 garaipen, azkena igande honetan Orbean Easoren kontra. Hobekuntza handia 2005 eta beherago jaiotakoentzako, teknikoki talde oso interesgarria. 2017 honetan Gipuzkoako erreferentzia talde bezala baieztatu behar da eta udaberrian zehar, Zaragozako Nazioarteko Torneora joatea saiatuko dira, kategoriarentzako benetako erreferentzia, 2013/14an matrikulatutakoen Urbat Urkotronikeko parte-hartzea eta 11. postua lortutakoa.

ASTEBURU GRISA

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA
URBAT URKOTRONIC 5
CLUB DEPORTIVO BILBAO 6
Asteburu honetako norgehiagoka, joaneko partiden azken aurrekoa, sailkapenean lidergoa jokatzen zuen ligako talderik zailenetako bat jartzen zuen Urbaten kontra. Club Deportivo Bilbaok, bere beteranotasunarekin, Urbaten kemena gelditu zuen, ondoren, partidaren azken minutuetan, hiru puntuak larritasun handirik gabe Orbeatik eramanez.
Talde eibartarrari entrenamendu fisiko eta mentalak egitea dagokio aste guztian zehar, hurrengo igandean Waterpolo Navarran kontra partidu handi bat jokatu ahal izateko. 2016/17 Urbat honek, elkartuta eta antolatuta aurkezten baldin bada, edozein taldearentzako aurkari oso zail bat dela oso ondo daki.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA
URBAT 3H 6
CLUB DEPORTIVO BILBAO 3
Beraien lidergoa kudeatzen jarraitzen dutenak, larritasun handirik Gabe, Orbeako neskak dira. Hauek, beste behin, Club Deportivo Bilbao bezalako talde serio baten aurka, 2003ko klaseko harrobi batetik ateratako Ezozi Akizuk kudeatutako defentsa serio batekin erantzun dutela. Azken hau, lehenengo aldiz partidu guztian zehar atezain lanetan egondakoa.

EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA
CLUB MARISTAS BILBAO 18
URBAT URKOTRONIC B 11
B talderako igerileku konplikatua eta aurkari gogorra nahasketa zailegia izan da. Potentzialki askoz gehiago eman dezaken taldea, bai banaka baita taldeka ere, bere maila baino baxuago ibili da. Orain Orbeako bigarren talde honi, entrenamenduetatik etekin gehiago ateratzeko “reseteo” bat egitea dagokio.

INFANTILEN EUSKAL SELEKZIOA
Autonomien arteko finalerako infantilen Euskal selekzioko prestaketa jarraitzen du. Urbat Urkotronicek, emakumezko 3 jokalari eta gizonezko beste 3 jokalariekin euskal taldeetatik gehien aportatzen duenetariko bat da. Aste honetako teknifikaziorako Anton Akizu, Ezozi Akizu, Xabier Egidazu, Elene Molina, Miren Urizar eta Unax Unceta deituak izan dira.

Eibarko-Urbaten asteko kronika

EIBARKO-URBATEN ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILA

ASKARTZA CLARET B 7 Vs URBAT URKOTRONIZ 7 (1-0; 2-4; 3-2; 1-1)

Jarraian irabazitako 6 partiduen ostean egutegiak, euskal waterpolorako igerileku historiko baten, aurkari pisutsu bat jarri zuen eibartarren aurrean.

Urbatek, aurkariaren atzetik egon zen lehenengo zatian zehar, non Eibarko atezain bikaina den  Izei Sologaistuak emaitza mugatzeko balio zuten bi parte-hartze paregabe izan zituen.

Bigarren zatian, armaginak beraien potentzial guztia atera zuten behingoz, gero hirugarren zatian partidua ixteko izandako pare bat aukera ez zituzten aprobetxatu. Lar arina izandako laugarren zatian bi taldeen akatsak gehitzen zihoazen etengabe. Urbatek ongi egin zuen partiduak egindako beherakada horretan eta beti aurkakoaren garaipenatik hurbilago egotea ematen zuen.

Ostiral honetan, 21:45tan Orbeako igerilekuan, antzinatasun handiko beste talde batek bisitatuko gaitu, Club Deportivo Bilbao.

 

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA

GETXO 2 Vs URBAT-3H-URKOTRONIC 19

Hobetzeko eta gainditzeko etengabeko gogoak dituzten lehenengoen garaipen erreza. Nahiz eta ligako partidurak errazenetariko bat izan, azkenengoak doazenen kontra, talde eibarkogasteiztarrak seriotasun eta beraienganako eta aurkariarekiko errespetu guztiarekin jokatu du, hobetzen lagunduko dieten minutuak eta erantzunak bilatuz.

 

EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA

FORTUNA 2 Vs  URBAT URKOTRONIC 33

EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA

WP9802 6 Vs URBAT URKOTRONIC 29

 

Bi partidu hauen kronika bateratua egin beharra dago, neurri batean egun bereko konbokatoria bateratua izan baita: goizean, Iruñean, eta ondoren Donostiara, arratsaldean. Bi waterpolo partidu egun berdin baten Amak egindako ogitarteko eskuetan otordu moduan: ongi etorriak waterpolora, kirol pobrea, beharbada antzinakoa baina gogorra eta zintzoa. Gure kirolari talde hau izan den bezala, gertakariei seriotasun eta zintzotasunez aurre egin diote.

Kronista honek uste du Eibarko hiriak ilusioz beteriko pertsona talde honi buruz gehiago jakin beharko lukeela, astero-astero lurraldeko igerileku desberdinetatik mugitzen direla guztiz esanguratsuak eta edozeinentzako lortezinak diren emaitzak lortuz.