URBAT EUSKAL HERRIKO 1. MAILAKO LIGAREN TXAPELDUNA

18-19 deboraldi hau ikusgarria izan da Eibarko Urbat I.K.E.-rentzat

Gizonezko talde seniorrak, Euskal Herriko Kopa irabazi ondoren, Euskal Herriko 1. mailako liga ere irabazi du. Modu honetan, arrakasta hau lortzen duen  lehenengo gipuzkoako taldea bihurtu gara.

Beste alde batetik, beste mailek ere oso emaitza onak lortu dituzte beren ligetan. Hau da  Urbat I.K.E.-ko palmares-a 2018-19 denboraldi honetarako:

Leer másURBAT EUSKAL HERRIKO 1. MAILAKO LIGAREN TXAPELDUNA

URBAT GIZONEZKOA EUSKAL HERRIKO KOPAKO TXAPELDUNA. EMAKUMEZKOA TXAPELDUN ORDEA

Joan zen urtarrilaren 26an, Iruñako 9802 taldeko igerilekuetan, Euskal Herriko waterpoko gizonezko zein emakumezkoan kopako finalerdiak eta finalak ospatu ziren. Urbateko taldeek oso emaitza onak lortu zituzten. Mutilek kopa irabazi zuten partidu osoa markagailuaren aurretik joan ondoren. Neskak aldiz, txapeldun ordeak geratu ziren partido on bat egin eta gero eta luzapenera joateko balio zezakeen penalti bat huts egiten partidoa bukatzeko segundu batzuk falta zirenean.

Leer másURBAT GIZONEZKOA EUSKAL HERRIKO KOPAKO TXAPELDUNA. EMAKUMEZKOA TXAPELDUN ORDEA

THE BATTLE OF BILBAO, deitu zitekeen…

EHko LEHENENGO MAILAKO GIZONEZKOEN LIGA

Deportivo Bilbao 9

Urbat Urkotronik 9

The battle of Bilbao, deitu zitekeen… Deportivo Bilbaok, ligako azken hirugarrena sailkatuta doana, bere azkenengo aukerak jokatzen ditu Urbaten kontra, Espainiako txapelketarako bere erritmo puntuatzailearekin jarraitu nahi duena. Partidu oso gogorra, detaileengatik erabakitzen dena, golez gol. Urbatek, bere ikuslegoa ilusionatzen du amaieratik 5 minutu falta direnean 5-8 markagailu batekin, baina Deporrek bere egonkortasun mentalarekin 3 “hombre de mas”-ak aprobetxatzen ditu. Urbatek, kontrako giroagatik eraginda, aurrekaldean aurreratu egiten da eta ezin du K.O. kolperik eman. Bukaeran inori gustatzen ez zaion berdinketa baina borroka ona izan da. Zorionak denoi!

EHko EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA

Castellae Burgos 4

Urbat3H Urkotronik 17

Dena erreza Orbeako neskentzako denboraldiko bidai luzeenean.

EHko KADETE LIGA

WP Donosti mixto 1

Urbat Urkotronik mixto 19

EHko INFANTIL LIGA

Deportivo Bilbao 3

Urbat Urkotronik 13

Talde eibartarraren aurrerapena jarraitzen du. Ondo antolatutako talde baten kontrako garaipen polita.