WATERPOLO, EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA, LIGAREN BIGARREN JARDUNALDIA

URBAT URKOTRONIK 9

WATERPOLO DONOSTI 6

(3-1;2-3; 1-0; 3-2)

Waterpolo Donosti, berriro ere, talde antolatua, sufritua, borrokalaria, lehiatzeko orduan esfortzuetan aurrezten ez duena. Orain dela bi urte, garaipena lortu zuten, 9-11, aurreko urtean Urbaten garaipen agonikoa, 3 gol gutxiagorekin ere egon zela, Eneko Treviñok magia egin zuen arte. Asteazken honetan, Orbeako igerilekuan, Urbaten 2017/18 denboraldiko etxeko bataioan eta WP9802-en kontra lortutako berdinketa batekin zetorrela, donostiarrek beraien joko antolatu eta diziplinatuarekin bat egin dute partidu guztian zehar.

Kronika: 2-3 minutu lekua aurkitu gabe ibili eta gero, eibartarrak, beraien momenturik onenak gogora ekartzen dituzten joko kolektiboaren faltan, banakakotasunez jotzen du. Gaur, Basterrika eta Sanz-en esku egon da markagailua irekitzea eta “bat gehiago” egoeraren ondorioz Iñarra ezkertiarraren golarekin batera. Lehenengo zatiaren 3-1-aren ondoren, bigarrenean Donostik distantziak mozten ditu 4-4… Urbatek atakeko geometriak mantentzeko sufritu egiten du eta zatiaren 2 segundo falta zirenean Ekhi Sologasituak bere pikardia atera eta Urbat 5-4 itxaropentsu baten jartzen du.

Hirugarren zatia, normalean zati erabakikorra izaten da baina ez gaurkoan: bai Urbat Urkotronik baita Donostik ere aurkaria baliogabetu nahian zentratu dira eta ez dute atea ikusten. Hemen da, partidua bere punturik altuena hartzen duenean, Urbatek kontra-golpea gehiegitan barkatu izan du eta 6 minutu markatu gabe egon eta gero Basterrikak atea ikusten du: 6-4, moral armaginarentzako baltsamoa.

Laugarren zatia, lehenengo jokaldian Vilaverdek markagailuan Donosti hurbiltzen du, baina Urbatek zenbatetan sufritu izan duen gogoratu eta Basterrikaren bi golekin eta Sanz-en beste batekin 3 puntuak Eibarren gelditzea lortzen dute.

Garaipen agonikoa errespetu guztia merezi duen aurkari batekin. Orain, 10 egun indarrak hartzeko eta Iruñan berriro agertzeko, oraingo honetan Waterpolo Navarra C-ren kontra, urriak 21ean 15:00etan.

Esta entrada esta disponible en: Spanish

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude