URBAT URKOTRONIKEKO KADETEA, KANARIETAKO ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO PRESTAKUNTZA JARRAITZEN DU

Talde kadeteak uztailearen 13tik 16ra bitartean Kanariar irletan ospatuko den bere kategoriako Espainiako txapelketarako prestakuntzarekin jarraitzen ari da. Taldekide guztiak, Mikel Albizuri, taldeko kapitaina ezik (txapelketarako baja dena) eta Jon Trebiño eta Oier Lete (Maltan entrenatzen ari direla Buzzerbiga, bertako taldearekin batera) Orbean gogor lan egiten ari dira hasierako taldetik beraien bertsiorik onena eskaini ahal izateko. Bitxikeri bezala, zozketan betiko aurkaria den Waterpolo Navarra (ligan talde bakarra Urbateri aurre egin ahal izan diona) eta Coruñarekin egokitu zaio.

KLUBEKO BESTE IHARDUERA BATZUK

Alebinak eta infantilak entrenatzen jarraitzen duten bitartean, seniorrek, bai emakumezkoak baita gizonezkoak ere, irailaren 1ean Palamosen ospatuko den nazioarteko torneo batekin hasiko den denboraldira bideratuta daude, non Estatu Batuetako maila altuko talderen bat parte hartuko duen.

IRAILEAN ATE IREKIAK

Ekainean izan duen harrera ona kontutan izanda, klubak irailean ere beste 3 ate ireki jardunaldi ospatzea pentsatu du (oraindik datak zehaztu gabe daude)

Esta entrada esta disponible en: Spanish

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude