URBAT-3H NESKEK SESTAOKO BANDERA ESKURATUZ DENBORALDIA HASI DUTE

        Urbatek asteburu honetan Sestaon izandako bi torneo jokatu ditu. Larunbatean, egoera klimatologikoak markatutako torneo baten (kanpoko igerileku baten jolasten baitzen), guztiz berregituratutako kadete taldeak hirugarren sailkatu zen (7 taldetatik).         Igandean emakumezkoen taldearen txanda izan zen, finalerdi eta final formatuarekin. Finalerdietan talde armaginak zeharo hobetuta dagoen Burgoseko Casteallae taldearen kontra jolastu zuen. Azken hauek 0-3ko tartearekin hasi ziren, baina Urbat pazientziarekin eta indar psikologiko onarekin zer egiteko gai den gogora ekarri zuen eta aurrea hartu zuen partidua 8-4 irabaziz. Finala, etxeko taldearen aurka, Sestao, eibartar/gasteiztarrentzat partidu erraza izan zen. 17-2 emaitzarekin bukatu zuen Orbeako maila altua hasieratik bukaerara nabaria izan zen partidu batean. ATE IREKIAK        Ostiraletan 19:15etatik 20:00etara ate irekiekin jarraitzen dugu Orbeako igerilekuan. Kirol hau probatu nahi duten eta Eibarko afizio waterpoleroari hainbeste poztasun ematen ari diren jokalari armaginen pausuak jarraitu nahi duten neska eta mutil guztientzako.

Read more

MIKEL BASTERRIKA EIBARTARRAK BALENTZIAKO ANTELLAKO KLASIKOAN GARAILE

Abuztuko igande baten Espainia guztiko 200 igerilari jarri, hobe esanda, 199 igerilari eta waterpolista bat, Mikel Basterrika Eibartarra, Urbat waterpoloko historikoa… korronteaz kontrako 2700 metro igerian eta besakadaz besakada, tartea utziz eta ustekabez, eibartar waterpolistak tartea egiten du bere atzetik eta faboritoak alde batera uzten ditu, bigarrenarekiko 25 segundo erosoko abantailaz, eta txaloz inguratuta, helmugan sartzen da. Eta horrela, Balentziar igeriketako klasikoak eibartar waterpolista honek bereganatzen du eta bularrean San Andres ezkutua duen Eibarko kamiseta jantzita domina jasotzen du.

Read more

URBAT-URKOTRONIKEK LAS PALMAS DE GRAN CANARIAS-EN OSPATU DEN KADETE MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN HAMABIGARREN GELDITU DA

2014an Bartzelonan hamahirugarren, 2015ean Castellonen hamargarren, aurreko urtean Murtzian hamalaugarren, aurten hamabigarren: Urbat Urkotronik waterpoloaren munduan, maila handiko ohiko talde bat bezala baieztatzen da. Aurten, Kanarietan, ez zuen bat ere erreza, bere kapitaina den Mikel Albizuri Gabe eta Julen Soraluze atezaina erdipurdi infekzio biriko bategatik. Ezbehar hauek ez dute lortu Urbatek waterpolo sendo eta duin bat jolastu ez izana. Baina mailaka joan gaitezen: ostegun gauena Coruñari gainditu duten lehenengo partidua eta gero (12-5) ostiral goizean Waterpolo Navarran kontrako partidu oso gogor bat eta gero (9-9) eta ondorengo Nafarren garaipena penaltietan, Urbat, arratsaldean Terrasa (Espainiako txapelduna) indartsuaren kontra jokatu zuen, kontrakoaren maila ikusita duintasunez galduz (12-3). Larunbatean Turia balentziarren kontra beste partidu gogor bat eta emozioz beteriko penalti jaurtiketa multzoaren ondoren eibartarrek irabazitakoa. Azkenik, Bartzelonako Mediterrani-ren kontra (txapelketako beste indartsu bat), beste partidu gogor baten ondoren, 6-10 bategatik galdu eta 20 taldetatik  hamabigarren postuan finkatzen da Urbat. Hauek dira Espainiako txapelketa jokatu duten 11 eibartarrak: Julen Soraluze, Martin Zamakola, Oier Lete, Jon Teviño, Eneko Treviño, Alberto Echeverria, Xabier Eguidazu, Anton Akizu, Xabier Varela, Haritz Otero eta Unax Unceta.

Read more

3 WATERPOLOKO JOKALARI ITSAS ZEHARKALDI BATEN JARRI ETA……. PODIUMA EGINGO DUTE

Larunbat honetan, uztailak 1, Lekeitioko igeriketa txapelketa itsas zeharkaldia izan da. Urbat Urkotronik waterpoloko 3 partaide hartu zuten parte, bai orain datorren kadete mailako Espainiako txapelketarako prestaketan baita datorren denboraldirako forma mantentzeko. Parte hartu dute eta 184 igerilariz osaturiko pelotoian (eta itsas egoera txarra dela eta antolatzaileei segurtasunagatik ibilbidea aldatzera eraman duena duena), iragarpen guztien kontra podiuma egitea lortu dute. Hain zuzen, gizonezko senior kategorian Mikel Basterrika eta Eneko Trebiño podiuma egiten lortu dute, 2 eta 3 postuak lortuz urrenez urren (Miguel Zarzoso bilbotarraren atzetik). Alex Sarasua, bere aldetik, 13. postua lortu du, bere atzetik 170 igerilari utziz.

Read more

URBAT URKOTRONIKEKO KADETEA, KANARIETAKO ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO PRESTAKUNTZA JARRAITZEN DU

Talde kadeteak uztailearen 13tik 16ra bitartean Kanariar irletan ospatuko den bere kategoriako Espainiako txapelketarako prestakuntzarekin jarraitzen ari da. Taldekide guztiak, Mikel Albizuri, taldeko kapitaina ezik (txapelketarako baja dena) eta Jon Trebiño eta Oier Lete (Maltan entrenatzen ari direla Buzzerbiga, bertako taldearekin batera) Orbean gogor lan egiten ari dira hasierako taldetik beraien bertsiorik onena eskaini ahal izateko. Bitxikeri bezala, zozketan betiko aurkaria den Waterpolo Navarra (ligan talde bakarra Urbateri aurre egin ahal izan diona) eta Coruñarekin egokitu zaio. KLUBEKO BESTE IHARDUERA BATZUK Alebinak eta infantilak entrenatzen jarraitzen duten bitartean, seniorrek, bai emakumezkoak baita gizonezkoak ere, irailaren 1ean Palamosen ospatuko den nazioarteko torneo batekin hasiko den denboraldira bideratuta daude, non Estatu Batuetako maila altuko talderen bat parte hartuko duen. IRAILEAN ATE IREKIAK Ekainean izan duen harrera ona kontutan izanda, klubak irailean ere beste 3 ate ireki jardunaldi ospatzea pentsatu du (oraindik datak zehaztu gabe daude)

Read more

UDABERRIKO GAU BATEKO FINALA OSPATU!

Ostiral gau honetan, Orbean, Askartzaren kontra 16-7 irabazitako Liga kadeteko azkenengo partiduaren ondoren, Lehenengo dibisioko jokalari ohi ezaguna eta Euskal Federazioko ordezkaria den Xabi Gomezek, omenaldi hunkigarri baten ondoren, Urbat Urkotronikeko txapeldunei kopa entregatu die. Errekorreko taldea, bi denboralditan non 2001 eta 2002ko belaunaldikoek elkarrekin jokatu duten eta txapeldun izan diren bi denboralditan partidu bat ere ez dute galdu (70 partidu inguru) bakarra berdinduz, orain dela hilabete bat, bigarren sailkatuaren etxean, Waterpolo Navarra. 2016/17ko Euskadi Txapeldunak izatea lortu duten jokalariak hauek dira: Julen Soraluze, Mikel Albizuri, Martin Zamakola, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Alberto Echevarria, Oier Lete, Xabier Eguidazu, Anton Akizu, Unax Unceta, Xabier Varela, Haritz Otero, Mikel Amuategui, Pablo Rescalvo, Markel Arocena y Ibai Oyarbide. Talde hau, orain, Kanariar irletan uztailan jokatuko den Espainiako txapelketan emaitza ona lortzeko prestatzen ari da. Jardunaldi honekin Urbaten denboraldi luzea bukatzen da, lortu diren lorpenak gogoratzea zaila egiten dena: bi titulu ofizial, kadete txapelketa eta Emakumezkoen Euskal Herriko kopa. Senior mailako txapelketetan lortutako emaitzetatik pasatuz eta selekzioek deituriko jokalariak kontutan hartuz (bat Espainiako federazioarekin teknifikatuta eta guzti, Elene Molina), non garaipenak lortu dituzte jokalari asko, nazioarteko torneotan barne eta senior B taldea, infantilak beraien ligetan eta nola ez, alebinak Rafa Feliz torneoan ere lortu dituzten emaitza onak ere aipagarriak dira. Txalo bero bat denentzako!

Read more

BUKAERAREN HASIERA

Urbat Urkotronikek denboraldia kadeteek Las Palmasen jokatuko den Espainiako txapelketa baino lehen azkenengo pintzeladak ematen ari da. Ostiral gauean, kadete taldeak, Euskal Herriko ligako txapelduna jada, etxea Getxon kontra zuen konpromisoa bete egin du 20-4 emaitza eroso batekin. Bitartean infantilak, nahiz eta Waterpolo Navarran etxean partidu on bat jokatu gehiegizko 13-6 bategatik galdu egin dute.Bestalde, igande honetan Irunen, talde eskolarrak, Gipuzkoako Eskolar mailako ligako azkenengo jardunaldia jokatu zuen, defentsan lan onarekin baina erasoan kostata. Hurrengo ostiralean azkenengo bi hitzordu garrantzitsu: 21:45etan kadete taldearen azkenengo partidua, beti beldurgarri den Askartzaren kontra eta lehenago, 19:15-20:00 ate irekiak.

Read more

LIGEKIN JARRAITZEN DUGU

Bai emakumezko baita gizonezkoen seniorren ligen emaitza positiboen ondoren, URBAT URKOTRONIKek kategorien ligekin jarraitzen du. Talde kadeteari, Euskal Herriko ligako neo-txapelduna, oraindik bi jardunaldi eta hilabete bat falta zaizkio uztailan Kanariar Uhartetan ospatuko den Espainiako Txapelketan egoerarik onenean aurkezteko. Larunbata honetan, Getxoren kontra jokatzen zuen eta 14-8 batekin irabazi du kadete orbitan dauden infantilei asko jolasarazten. Igandean ordea, talde infantilak ezin izan du irabazi bere ligako etxean jokatzen zuen azkenengo partiduan Askartza B-ren kontra. Akats larregi egin dituzten partiduan bizkaitarrak 8-11 markagailu batekin 3 puntuak eramatea lortu duten, nola izan den ikusita min apur bat ematen duena. 2015eko infantilen ligaren ondoren, aurreko denboraldian 8. plaza bat lortu zuten eta aurten hau hobetzea lortu dute 5. plaza lortuz. Partidu bat falta da WP Navarran kontra Iruñean. Kimuen aldetik berri onak ordea. Bidasoaren kontra Orbean 5 zatietara berdindu egin dutela ondo borrokatutako partidu polit batean. Gogoratzea datorren ostiralean, hilak 9, ate irekien bigarren jardunaldia izango dela Orbean 19:15tan (20:00ak arte) 2006/07/08an jaiotakoentzako. Lehenengo ate irekien jardunaldian kirolari kopuru handi hurbildu zen waterpoloa probatzera.

Read more