Klubaren Historia

Lehenengo pausuak

Eibarko igeriketa Udal kiroldegian jarri zen igerileku estaliaren ondorioz sortu en. 1985ean, Eibarko Udal Kirol Patronatuak igeriketa eskola bat sortu zuen eta Eibarko Klub Deportiboari honen kudeaketa eta bultzatzea eskatu zion. Patronatoak kiroldegian iharduera berri honetatik sortuko ziren igerileari multzo federatuaz arduratuko zen klub baten beharrean aurkitu zen. Eskola honetatik ateratzen zenaz bere gain hartuko ez zuen norbait agertu arte sortzea ezinezkoa zen. Modu honetan, Eibarko Klub Deportiboak erronka onartu zuen eta 1986ko otsailean Club Deportivo Eibarko Igeriketa komisioa sortu zen. Ordutik, igeriketak ume eibartarrek praktikatzen dituzten kirolen artean bere lekua aurkitzen joan da, eta 1998an, klub honen barruan Waterpolo atala sortu zen. Atal berri hau, igerileri ohien iniziatibatik atera zen, kirol honen edertasunaz eta uretako habileziaz bultzatuta talde bat martxan jartzeko lanean hasi ziren.

Eibarko Klub Deportibotik Eibarko Urbat Igeriketa Kirol Elkartera

2001. urterarte igeriketa deportiboa beti Club Deportivoren kargu egon da. Urte honetan, igeriketa eta waterpolo komisioak. Bi komisio hauek norabide aldaketa bat egitea erabaki zuten eta modu honetan zuzendaritza, teknikoak, gurasoak, igerilariak eta waterpolistak Eibarren igeriketako klub berri sortzeko martxan jarri ziren.

Klub berriak 2001eko urria sortuzen Eibarko Urbat Igeriketa Kirol Elkartea izenarekin, Eibarko Klub Deportibok eramandako lanarekin jarraitzen du, Eibar eta inguruko herrietan igerilari eta waterpolistak sortzea.

Kluba gaur egun

Gaur egun Eibarko Urbat Igeriketa Kirol Elkarteak waterpoloaren praktika eta bultzatzean soilik zentratuta dago. 2010. urtetik prgoresiboki kategoria berria sortzen joan dira: kimuak (alebinak), infantilak, kadeteak, jubenilak, gizonezko eta emakumezko seniorrak eta masterrak.

Hau eta talde teknikoaren profesionalizazioarekin batera, gure klubeko kirol maila modu adierazgarri bten haztea ekarri du. Horrela, azken denboraldietan zenbait titulo lortu izan ditugu, Euskal Herriko infantil mailako liga, Euskal Herriko kadete mailako liga eta emakumezko seniorren Euskal Herriko kopa. Gutzi honetan gain azkenengo bost urtetan zenbait talde Espainiako txapelektarako sailkatu ditugu non adibidez, emakumezkoen talde seniorrak nacional mailako lehenengo mailara igotzeko sorian egon zan edo gizonezkoen talde seniorrak Espainiako hirugarren mailako txapelketan hirugarren sailaktu zen.

 

Esta entrada esta disponible en: Spanish