JARDUNALDI BOROBILA URBAT URKOTRONIKEKO SENIOR TALDEENTZAKO (GIZONEZKO ZEIN EMAKUMEZKO)

Bi partiduak etxean eta biak izena duten taldeen kontra. Lehenengo fasearen bukaerarako partidu bat falta denean taldeak sailkapenaren erdian daude.

EHko GIZONEZKO LEHENENGO MAILAKO LIGA
Urbat Urkotronik 16
Deportivo Bilbao 6
Eibartarrek, nahiko larri heltzen zirela hiru jardunaldi galdu eta gero, bat hala izanda eta bestea gaiki jokatutakoaren ondorio, gogor hasi dira nahiz eta Bigarren mailako jokalariak izan krisian agertzen duen arerio baten kontra. Hasieratik Urbatek erritmoa markatu du, lehenengo zatiaren bukaeran 5-1, atsedenerako 8-4 eta 16-6 eroso batekin bukaeran arrisku postuetatik urrunetze duena Orbeakoaei eta 12 taldez osaturiko liga baten non azken 3rak zuzenean jeisten dira eta 1 igoera jokatzen duena ez da gutxi.

EH-KO EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA
Urbat3H Urkotronik 21
Larraina 11
Emakumezkoen ligako lehenengo zati honetan gure taldearentzako entsaioak jarraitzen dute. Partiduaren lehenego zatian defentsan indar handia erakutsi eta gero bukaeran defentsan hotzegi agertu dira.

INFANTIL MAILAKO EUSKAL SELEKZIOA
Euskal federazioko talde teknikoak Eibarko hurrengo jokalari hauek teknifikatu dituzte:
Aiora Unceta, Miren Urizar, Jokin Azpilikueta y Ander Etxeberria.

Esta entrada esta disponible en: Spanish

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude