Eibarko-Urbaten asteko kronika

EIBARKO-URBATEN ASTEKO KRONIKA GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILA ASKARTZA CLARET B 7 Vs URBAT URKOTRONIZ 7 (1-0; 2-4; 3-2; 1-1) Jarraian irabazitako 6 partiduen ostean egutegiak, euskal waterpolorako igerileku historiko baten, aurkari pisutsu bat jarri zuen eibartarren aurrean. Urbatek, aurkariaren atzetik egon zen lehenengo zatian zehar, non Eibarko atezain bikaina den  Izei Sologaistuak emaitza mugatzeko balio zuten bi parte-hartze paregabe izan zituen. Bigarren zatian, armaginak beraien potentzial guztia atera zuten behingoz, gero hirugarren zatian partidua ixteko izandako pare bat aukera ez zituzten aprobetxatu. Lar arina izandako laugarren zatian bi taldeen akatsak gehitzen zihoazen etengabe. Urbatek ongi egin zuen partiduak egindako beherakada horretan eta beti aurkakoaren garaipenatik hurbilago egotea ematen zuen. Ostiral honetan, 21:45tan Orbeako igerilekuan, antzinatasun handiko beste talde batek bisitatuko gaitu, Club Deportivo Bilbao.   EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA GETXO 2 Vs URBAT-3H-URKOTRONIC 19 Hobetzeko eta gainditzeko etengabeko gogoak dituzten lehenengoen garaipen erreza. Nahiz eta ligako partidurak errazenetariko bat izan, azkenengoak doazenen kontra, talde eibarkogasteiztarrak seriotasun eta beraienganako eta aurkariarekiko errespetu guztiarekin jokatu du, hobetzen lagunduko dieten minutuak eta erantzunak bilatuz.   EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA FORTUNA 2 Vs  URBAT URKOTRONIC 33 EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA WP9802 6 Vs URBAT URKOTRONIC 29   Bi partidu hauen kronika bateratua egin beharra dago, neurri batean egun bereko konbokatoria bateratua izan baita: goizean, Iruñean, eta ondoren Donostiara, arratsaldean. Bi waterpolo partidu egun berdin baten Amak egindako ogitarteko eskuetan otordu moduan: ongi etorriak waterpolora, kirol pobrea, beharbada antzinakoa baina gogorra eta zintzoa. Gure kirolari talde hau izan den bezala, gertakariei seriotasun eta[…]

Read more