URBAT-URKOTRONIKEK LAS PALMAS DE GRAN CANARIAS-EN OSPATU DEN KADETE MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN HAMABIGARREN GELDITU DA

2014an Bartzelonan hamahirugarren, 2015ean Castellonen hamargarren, aurreko urtean Murtzian hamalaugarren, aurten hamabigarren: Urbat Urkotronik waterpoloaren munduan, maila handiko ohiko talde bat bezala baieztatzen da.

Aurten, Kanarietan, ez zuen bat ere erreza, bere kapitaina den Mikel Albizuri Gabe eta Julen Soraluze atezaina erdipurdi infekzio biriko bategatik. Ezbehar hauek ez dute lortu Urbatek waterpolo sendo eta duin bat jolastu ez izana.

Baina mailaka joan gaitezen: ostegun gauena Coruñari gainditu duten lehenengo partidua eta gero (12-5) ostiral goizean Waterpolo Navarran kontrako partidu oso gogor bat eta gero (9-9) eta ondorengo Nafarren garaipena penaltietan, Urbat, arratsaldean Terrasa (Espainiako txapelduna) indartsuaren kontra jokatu zuen, kontrakoaren maila ikusita duintasunez galduz (12-3). Larunbatean Turia balentziarren kontra beste partidu gogor bat eta emozioz beteriko penalti jaurtiketa multzoaren ondoren eibartarrek irabazitakoa. Azkenik, Bartzelonako Mediterrani-ren kontra (txapelketako beste indartsu bat), beste partidu gogor baten ondoren, 6-10 bategatik galdu eta 20 taldetatik  hamabigarren postuan finkatzen da Urbat.

Hauek dira Espainiako txapelketa jokatu duten 11 eibartarrak: Julen Soraluze, Martin Zamakola, Oier Lete, Jon Teviño, Eneko Treviño, Alberto Echeverria, Xabier Eguidazu, Anton Akizu, Xabier Varela, Haritz Otero eta Unax Unceta.

3 WATERPOLOKO JOKALARI ITSAS ZEHARKALDI BATEN JARRI ETA……. PODIUMA EGINGO DUTE

Larunbat honetan, uztailak 1, Lekeitioko igeriketa txapelketa itsas zeharkaldia izan da. Urbat Urkotronik waterpoloko 3 partaide hartu zuten parte, bai orain datorren kadete mailako Espainiako txapelketarako prestaketan baita datorren denboraldirako forma mantentzeko. Parte hartu dute eta 184 igerilariz osaturiko pelotoian (eta itsas egoera txarra dela eta antolatzaileei segurtasunagatik ibilbidea aldatzera eraman duena duena), iragarpen guztien kontra podiuma egitea lortu dute.

Hain zuzen, gizonezko senior kategorian Mikel Basterrika eta Eneko Trebiño podiuma egiten lortu dute, 2 eta 3 postuak lortuz urrenez urren (Miguel Zarzoso bilbotarraren atzetik). Alex Sarasua, bere aldetik, 13. postua lortu du, bere atzetik 170 igerilari utziz.

URBAT URKOTRONIKEKO KADETEA, KANARIETAKO ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO PRESTAKUNTZA JARRAITZEN DU

Talde kadeteak uztailearen 13tik 16ra bitartean Kanariar irletan ospatuko den bere kategoriako Espainiako txapelketarako prestakuntzarekin jarraitzen ari da. Taldekide guztiak, Mikel Albizuri, taldeko kapitaina ezik (txapelketarako baja dena) eta Jon Trebiño eta Oier Lete (Maltan entrenatzen ari direla Buzzerbiga, bertako taldearekin batera) Orbean gogor lan egiten ari dira hasierako taldetik beraien bertsiorik onena eskaini ahal izateko. Bitxikeri bezala, zozketan betiko aurkaria den Waterpolo Navarra (ligan talde bakarra Urbateri aurre egin ahal izan diona) eta Coruñarekin egokitu zaio.

KLUBEKO BESTE IHARDUERA BATZUK

Alebinak eta infantilak entrenatzen jarraitzen duten bitartean, seniorrek, bai emakumezkoak baita gizonezkoak ere, irailaren 1ean Palamosen ospatuko den nazioarteko torneo batekin hasiko den denboraldira bideratuta daude, non Estatu Batuetako maila altuko talderen bat parte hartuko duen.

IRAILEAN ATE IREKIAK

Ekainean izan duen harrera ona kontutan izanda, klubak irailean ere beste 3 ate ireki jardunaldi ospatzea pentsatu du (oraindik datak zehaztu gabe daude)

UDABERRIKO GAU BATEKO FINALA OSPATU!

Ostiral gau honetan, Orbean, Askartzaren kontra 16-7 irabazitako Liga kadeteko azkenengo partiduaren ondoren, Lehenengo dibisioko jokalari ohi ezaguna eta Euskal Federazioko ordezkaria den Xabi Gomezek, omenaldi hunkigarri baten ondoren, Urbat Urkotronikeko txapeldunei kopa entregatu die. Errekorreko taldea, bi denboralditan non 2001 eta 2002ko belaunaldikoek elkarrekin jokatu duten eta txapeldun izan diren bi denboralditan partidu bat ere ez dute galdu (70 partidu inguru) bakarra berdinduz, orain dela hilabete bat, bigarren sailkatuaren etxean, Waterpolo Navarra. 2016/17ko Euskadi Txapeldunak izatea lortu duten jokalariak hauek dira: Julen Soraluze, Mikel Albizuri, Martin Zamakola, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Alberto Echevarria, Oier Lete, Xabier Eguidazu, Anton Akizu, Unax Unceta, Xabier Varela, Haritz Otero, Mikel Amuategui, Pablo Rescalvo, Markel Arocena y Ibai Oyarbide.

Talde hau, orain, Kanariar irletan uztailan jokatuko den Espainiako txapelketan emaitza ona lortzeko prestatzen ari da.

Jardunaldi honekin Urbaten denboraldi luzea bukatzen da, lortu diren lorpenak gogoratzea zaila egiten dena:

bi titulu ofizial, kadete txapelketa eta Emakumezkoen Euskal Herriko kopa. Senior mailako txapelketetan lortutako emaitzetatik pasatuz eta selekzioek deituriko jokalariak kontutan hartuz (bat Espainiako federazioarekin teknifikatuta eta guzti, Elene Molina), non garaipenak lortu dituzte jokalari asko, nazioarteko torneotan barne eta senior B taldea, infantilak beraien ligetan eta nola ez, alebinak Rafa Feliz torneoan ere lortu dituzten emaitza onak ere aipagarriak dira.

Txalo bero bat denentzako!

BUKAERAREN HASIERA

Urbat Urkotronikek denboraldia kadeteek Las Palmasen jokatuko den Espainiako txapelketa baino lehen azkenengo pintzeladak ematen ari da. Ostiral gauean, kadete taldeak, Euskal Herriko ligako txapelduna jada, etxea Getxon kontra zuen konpromisoa bete egin du 20-4 emaitza eroso batekin. Bitartean infantilak, nahiz eta Waterpolo Navarran etxean partidu on bat jokatu gehiegizko 13-6 bategatik galdu egin dute.Bestalde, igande honetan Irunen, talde eskolarrak, Gipuzkoako Eskolar mailako ligako azkenengo jardunaldia jokatu zuen, defentsan lan onarekin baina erasoan kostata.

Hurrengo ostiralean azkenengo bi hitzordu garrantzitsu: 21:45etan kadete taldearen azkenengo partidua, beti beldurgarri den Askartzaren kontra eta lehenago, 19:15-20:00 ate irekiak.

LIGEKIN JARRAITZEN DUGU

Bai emakumezko baita gizonezkoen seniorren ligen emaitza positiboen ondoren, URBAT URKOTRONIKek kategorien ligekin jarraitzen du.

Talde kadeteari, Euskal Herriko ligako neo-txapelduna, oraindik bi jardunaldi eta hilabete bat falta zaizkio uztailan Kanariar Uhartetan ospatuko den Espainiako Txapelketan egoerarik onenean aurkezteko. Larunbata honetan, Getxoren kontra jokatzen zuen eta 14-8 batekin irabazi du kadete orbitan dauden infantilei asko jolasarazten.

Igandean ordea, talde infantilak ezin izan du irabazi bere ligako etxean jokatzen zuen azkenengo partiduan Askartza B-ren kontra. Akats larregi egin dituzten partiduan bizkaitarrak 8-11 markagailu batekin 3 puntuak eramatea lortu duten, nola izan den ikusita min apur bat ematen duena. 2015eko infantilen ligaren ondoren, aurreko denboraldian 8. plaza bat lortu zuten eta aurten hau hobetzea lortu dute 5. plaza lortuz. Partidu bat falta da WP Navarran kontra Iruñean.

Kimuen aldetik berri onak ordea. Bidasoaren kontra Orbean 5 zatietara berdindu egin dutela ondo borrokatutako partidu polit batean.

Gogoratzea datorren ostiralean, hilak 9, ate irekien bigarren jardunaldia izango dela Orbean 19:15tan (20:00ak arte) 2006/07/08an jaiotakoentzako. Lehenengo ate irekien jardunaldian kirolari kopuru handi hurbildu zen waterpoloa probatzera.

URBAT-URKOTRONIK-EK BERE HIRUGARREN TITULU INSTITUZIONALA LORTZEN DU

Davide Cerchiren kronika

Hirugarren mailako Espainiako Txapelketan lortutako hirugarren postua lortu eta gero, Urbat Urkotronikeko seniorrak Play Off-a ixtea Deportivo Bilbaoren kontra lortzen du eta ostiral gauean, Deporreko igerilekuan, bukaerarako 4 segundo falta zirenean, 9-10 irabaziz Euskal Herriko ligako hirugarren postua lortzen du. Hauek dira helburu garrantzitsua lortu dutenen izenak: Izei Sologaistua, Mikel Basterrika, Alex Sarasua, Joseba Urkia, Unai Etxaburu, Igor Sanz, Manex Dominguez, Iñigo Nieto, Martin Zamakola, Mikel Albizuri, Oier Lete, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Alayn Moya.

Bere aldetik, Urbat3Hko emakumeak beraien lehenengo denboraldi ikusgarria laugarren postuan bukatu dute 5-10 Bidasoan kontra galdu eta gero. Harrigarria, Euskal Herriko sailkapen onaz aparte Espainiako Bigarren mailako txapelketan bigarren sailkatu direla eta urtarrilean Euskal Herriko kopa irabazi zutelako.

Urbateko kadeteak bitartean, Oiasson kontra 12-9 irabazi eta gero, 4 jardunaldi lehenago eta partidu bat ere ez galdu gabe, Euskal Herriko ligako txapeldun izatera heldu dira, 21 taldez osaturiko liga. Ospatzeko denbora gutxi uztailan, garaipen hau eta gero, Euskal Herria ordezkatuko dute Las Palmasen ospatuko den estatu mailako finaletan non Espainiako talde indartsuenen aurrean jarriko diren. Aitortutako helburua domina batekin Eibarrera bueltatzea da.

Bitartean, 2001. urtean sortu zenetik, beraien 3. titulu instituzionala gehitzen du bere palmaresean.

Talde infantilak, bere aldetik, sailkapen on batekin lasai, eta hutsunez beterik, Askartza Claret A taldean kontra galdu egin du 20-2 indartsu bategatik.

Beste berri on bat kimuek urteko beraien hitzordu garrantzitsuan eman digute: Zaragoza Rafa Feliz torneoan, beharbada estatu mailako torneorik garrantzitsuena maila honetan. Espainia guztitik etorritako 16 talde parte hartu dute Aragoiko hiriburuan. Lehenengo partiduan Heliosen kontra 7-3 irabazi eta gero, eibartarrek Nautica Portugaleten kontra galdu egin dute partidu zirraragarri baten eta ondoren Valentziako Turian kontra berriro irabazi egin dute 7-3 batekin eta horrela final laurdenetarako sailkapena lortu dute. Olivar indartsuaren kontra galdu egin dute 7-3 markagailuarekin eta 9-10 Casablanca Stadiumen kontra ere bai. Azkenik Leioaren kontrako partiduan 12-4 indartsu batekin irabazi egin dute. Torneo ospetsu honetan lortutako sailkapenarekin, zazpigarren hamasei taldetatik, eibartar waterpolista gazte hauek beraien sendotasunarekin txapelketaz txapelketaz ematen dien segurtasunarekin maila estatalean aurre egin dezaketela erakutsi dute.

Ekaina guztian zehar, ostiraletan, 19:15tatik 20:00tara Orbeako igerilekuan, datorren denboraldian waterpoloa praktikatu nahi dutenentzat probatzeko aukera izango dute.