OTSAILEKO 1. ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA NAUTICA PORTUGALETE B 3 URBAT URKOTRONIK 13 Sailkapenaren azkenengoaren kontra ateratako hiru puntuak bai hala bai atera behar ziren. Jurgi Sologaistua da, 5 golekin, talde eibartarra arratsalde lasai batera gidatzen duen jokalaria. GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA CLUB DEPORTIVO BILBAO B 7 URBAT URKOTRONIK B 3 Gazteenak lehiatzen dute, ondo defendatu ere bai, baina erasoaldian gehiago arriskatu behar dute, jokalari saiatuak behar dira erasoan. Partiduko gol gutxiek hala egiaztatzen dute. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA WP9802 10 URBAT URKOTRONIC 3H 4 15 egun beranduago, igerileku berdina eta talde berdinak urtean. Orain dela 15 egun eibartar/gasteiztarrak 7-11 batekin Euskal Herriko kopa etxera eramaten dute, gaur, 15 egun beranduago, motibazioak oso paper berezia bete dute. Gogorrak eta behar bada bortitzegiak agertu dira iruindarrak, lasaiagoak Urbat Urkotronic 3Hkoak eta waterpolo bezalako kirol lehiatu baten 7-11 bat 10-4 baten bihurtzen da. Eibartar-gasteiztarrak hurrengo partiduetan zentratu beharko dira beraien potentzial guztiari etekina atera nahi baldin badiote. EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA URBAT URKOTRONIK 27 WATERPOLO DONOSTI 0 Eibartarrak gogor atera dira (11-0 lehenengo zatian) eta partidua kontrolatzeari ekiten diote taldekide guztiei minutuak emanez. EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA URBAT URKOTRONIK 17 WATERPOLO DONOSTI 4 Infantilak hurrengo faserako pasea ziurtatzen dute Waterpolo Donostiaren kontra inolako arriskurik gabe. Ondo zentratuta Unax Unzeta defentsan eta Xabier Varelarekin erasoan. Miren Urizar eta Imanol Egidazu bezalako kimu (infantil) batzuk hartzen ari diren protagonismoa ere aipagarria da. ESKOLAR MAILAKO GIPUZKOAKO LIGA URBAT URKOTRONIC 4 WATERPOLO DONOSTI 0 Gaurko partidua eta gero itxura guztia du Orbean hazten ari[…]

Read more