URBAT URKOTRONIK-EK URTEA AUTORITATE HANDIAREKIN BUKATZEN DU.

EUSKAL HERRIKO GIZONEZKO LEHENENGO MAILAKO LIGA Leioa 5 Urbat Urkotronik 17 Partido zail bat ematen zuen erreza bihurtu dute gure seniorrek partidu on bat jokatuz. Leio, lehenengo mailako talde klasikoa, bere igerilekuan eta sailkapeneko posizio onean dagoena izan dena baino aurkari handia izango zela ematen zuen. Partzialak 1-3, 1-5, 2-5 eta 1-4 ondo adierazten digute eibartarrek izandako indarra partiduan. Orain, lehengo bueltaren ondoren 5. postua baten dago 19 puntukin 11 jardunalditan. EUSKAL HERRIKO EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA Sestao 2 Urbat3H Urkotronik 20 Kopako erreginak azkenego partiduan bere arerioa errez gainditzen dute eta gehiagoko jokaldietan joku onarekin. Lehenengo buelta 4. postu baten bukatzen dute eta 19 punturekin 9 paritdutan. 2018an gogor entrenatzen badute liga irabaztea ere planteatu dezakete horretarako eta gehiagorako ahalmena dutelako. KATEGORIAK Jubenilak 2017a ohorezko emaitza batekin bukatzen dute: WP Navarrak, talde seniorrak aspaldi Ohorezko mailan dabilena jokatzen, Eibarren berriro ere galdu egin dute Urbaten kontra, 10-7! Orbeakoak beraien ligako lehengoak eta partidu bat ere ez galdu gabe. Kadete mistoa, bere aldetik, Bidasoako igerilekuan galdu egin du 13-8 markagailuarekin, Orbeako neska-mutilen aldetik ausardia eta ohoreaz beteriko partidu baten. Bukatzeko infantilen papel ona aipatu beharra dago Lauro Ikastolaren kontra: 18-7. ESPAINIAKO SELEKZIOA Eneko eta Jon Treviño eibatarrak Espainiako selekzioak deitu die datorren astean Bartzelonako CAR-en Svilen Piralkov entrenatzailearekin egin behar duten entrenamendura.

Read more

JARDUNALDI BOROBILA URBAT URKOTRONIKEKO SENIOR TALDEENTZAKO (GIZONEZKO ZEIN EMAKUMEZKO)

Bi partiduak etxean eta biak izena duten taldeen kontra. Lehenengo fasearen bukaerarako partidu bat falta denean taldeak sailkapenaren erdian daude. EHko GIZONEZKO LEHENENGO MAILAKO LIGA Urbat Urkotronik 16 Deportivo Bilbao 6 Eibartarrek, nahiko larri heltzen zirela hiru jardunaldi galdu eta gero, bat hala izanda eta bestea gaiki jokatutakoaren ondorio, gogor hasi dira nahiz eta Bigarren mailako jokalariak izan krisian agertzen duen arerio baten kontra. Hasieratik Urbatek erritmoa markatu du, lehenengo zatiaren bukaeran 5-1, atsedenerako 8-4 eta 16-6 eroso batekin bukaeran arrisku postuetatik urrunetze duena Orbeakoaei eta 12 taldez osaturiko liga baten non azken 3rak zuzenean jeisten dira eta 1 igoera jokatzen duena ez da gutxi. EH-KO EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA Urbat3H Urkotronik 21 Larraina 11 Emakumezkoen ligako lehenengo zati honetan gure taldearentzako entsaioak jarraitzen dute. Partiduaren lehenego zatian defentsan indar handia erakutsi eta gero bukaeran defentsan hotzegi agertu dira. INFANTIL MAILAKO EUSKAL SELEKZIOA Euskal federazioko talde teknikoak Eibarko hurrengo jokalari hauek teknifikatu dituzte: Aiora Unceta, Miren Urizar, Jokin Azpilikueta y Ander Etxeberria.

Read more

ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA Larraina 9 Urbat Urkotronik 8 Urbat Urkotronik-ek, hutsunez beteta, gutxigatik galdu egin du Larrainaren pileta historikoan. Ia ezinhobea izan den lehenengo zati bat eta gero, 1-4 partzialarekin, Urbat zulo beltz baten jausten da 2 erdiko zatietan eta bere kontrako 8-6 batekin laugarren zatian sartzen da. Amore ematetik urrun, bukaera intentsu batean bi momentutan berdinketatik hurbil jartzen da. Orain, taldea, taularen erdian, Deportivo Bilbaoren kontrako partidu delikatu bat du asteazken gauean Orbean. Eibarkoak momentu klabeetan lasaiago egoten eta “hombre de mas” egoeran gehiago landu beharko du irabazteko aukera gehiago izan nahi baditu EMAKUMEZKO EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA Getxo 1 Urbat3H Urkotronik 25 Dena errez Orbeako neskentzat sailkapeneko azkenengoen kontra. KATEGORIAK ABIADA BIZIAN Bai kadeteek (15-10 Eason kontra) bai infantilak ere (7-17 Sestaori) Eibarko waterpoloaren eskolaren maila ona erakutsi dute. Pablo Rescalvok, Eason kontrako partiduan, gertatutako epaileak ez zigortutako legez kanpoko jokaldi baten ondorioz jasandako zorigaitzezko ezbeharra tamaldu behar dugu.

Read more