AZAROAREN 24-26 ASTEBURUKO KRONIKA

GIZONEZKOEN EHko LEHENENGO MAILA Urbat Urkotronik 9 Askartza B.        14 (0-4 4-1 4-6 1-3) Partidu zaila eibartarrentzat, minutu gutxitan 0-4 markagailuarekin jartzen dira eta 4 gehiago egoera ez aprobetxatuekin. Partidu erabakia ematen du baina Urbaten bi bultzadekin egiten du eibartarrek 4-4 jartzea eta hirugarren zatiko bukaeran 8-9 batekin, baina ondoren, momentu erabakikorretan, huts egiten du edo hobe esanda, Askartzako motorrak Orbeakoen gain esfortzu bat eskatzen du eta partiduaren azken minutuetan ordaindu egiten dute. Hurrengo norgehiagoka Iruñean, Larrainan kontra hurrengo igandean. EMAKUMEZKOEN EHko LEHENENGO MAILA Oiasso Bidasoa 9 Urbat3H Urkotronik 8 (4-1 2-5 2-0 1-2) Kopako erreginak jokoa hobetzen dute, bete batzuetan baino dinamikoago, baina zorigaitzeko jardunaldi batekin topo egin dute, beti desatsegina den Azken Portuko piletan. Gutxigatik galdu egiten dute. Ahal izan dutena egin dute, tarteka waterpolo onargarri bat jokatuz, baina gaur ez zen eguna. KATEGORIETARAKO ASTEBURU BOROBILA Talde jubenilak, Irunen, ia partidu ezinhobe baten, etxekoez desegin egin dira 14-5 batekin. Kadete mistoak Iruñean, WP Navarra mistoaren kontra froga handi bat eskaini dute 17-12 irabaziz eta infantilek Leioa B-ri 25-3 batekin irabazi dio.

Read more

ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN EHko LEHENENGO MAILAKO LIGA Náutica de Portugalete 18 Urbat Urkotronik 2 Urbat Urkotronikek ligako talderik indartsuenaren kontra galdu egin du.  Nauticari dena atera zaion gauean eta Urbat, hutsune desberdinekin, ezin izan dio gauari neurria hartu. EMAKUMEZKOEN EHko LEHENENGO MAILAKO LIGA Deportivo Bilbao 3 Urbat3H Urkotronik 10 Azkenik, Kopako erreginek beraien potentzial guztia ateratzen dute eta kalitatezko defentsarekin erosotasunez irabazten du. EHko LIGA JUBENILA Urbat Urkotronik 14 Waterpolo Donosti 6 Lehenengo zati burrukatu bat kenduta, bigarren eta hirugarren zati indartsuekin, sailkapenaren buru kokatzen dira. GIPUZKOAKO KIMUEN LIGA Fortuna 0 Urbat 4 Klubeko gazteenen partidu ona

Read more

URBAT URKOTRONIK, KATEGORIETAN ONDO SENIOR TALDEETAN GAIZKI

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA OIASSO BIDASOA 16 URBAT URKOTRONIK 14 (3-2;4-3; 5-4; 4-5) Historia errepikatzen da: Urbatek aurreko denboraldian bezala Azken Portuko igerilekuan galdu egin du, eta aurreko astean bezala alde defentsiboan kale egiten du. Partidua, aurreko asteko bezala, nahiz eta Lautadan kontra irabazi asko konbentzitu gabe, golen jaia izan da, igeri egiteko trantsizio gutxirekin, berez Urbati kalte egin diona, talde honek erritmoaz egiten baitu beraren armarik indartsuena. Eibartarrek, beti 2-3 golengatik atzetik markagailuan, dinamika aldetik gehiago eskubaloiko partidu bat ematen zuela eta ez waterpolokoa, ezin izan dute Icaro Carecho bolla brasildarra eutsi, 6 golen egilea. Ezta zonarekin, ezta pressing-ekin eta gehien bat ezta igeri egiten behartzera lortu dute. Bolla brasildarrak oso eroso egon da etengabe talde bisitaria mintzeko. Eskerrak Orbeako taldea Azken Portutik lesio natu ezta santzionaturik gabe atera dela. Aste bat aurretik, diziplina eta apaltasunez, larunbatean 20:30etan Getxoren kontra egoerarik hoberenean agertzeko. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA LEIOA B 8 URBAT3H URKOTRONIK 7 (2-2; 3-1; 1-3; 2-0) Urbaten emakumezkoen taldea, nahiz eta oso ondo jokatu izan, emaitzei dagokionez euskal panoraman dagoen emakumezkoen artean ospe handia duen taldeak argitara atera du Eibarko jokoak azkenaldian dituen hutsuneak: mugikortasun gutxiko erasoak eta nagusitasun egoeretan jokoa irakurtzeko arazoak. Igande honetan 14:30tan Burgoseko Castellaren kontra Orbean, neskek hobetzeko eta elitean posizioak igotzeko aukera izango dute. KATEGORIEK, AURRERANTZA DOAZ Bai jubenilek baita kadeteek ere denboraldia estreinatzen zutela Iruñeko Larrainan kontra jokatu zuten: Eibartarrek, bai kategoriatan, ez dute inolako arazorik izan. 26-3 kadete mistoak Eibarren eta 6-22 jubenilak Iruñean, Urbat Urkotronikek, bi egoeratan gainetik[…]

Read more