WATERPOLO, EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA

URBAT3H… Emakumezkoen kirola, babes gehiago izan beharko luke, gure gizartea nola estrukturatuta dagoen ikusita, emakumezkoek kirola praktikatzea gizonezkoak baina zailagoa dutelako. Horregatik, Urbat Urkotronik klubak, emakumezko talde bat izatearen garrantzia ikusten du, emaitzak baino haratago gure gizarte honek bidezkoago izan daien emakumezkoekin. Emakumezkoentzako zaila izatea kirola praktikatzea, adibidez, Urbat Urkotronikeko seniorren taldea, 4 plaentxitarren partaidetza kenduta beste guztiak eibatarrak direla argi ikus daiteke, Urbat3H taldean, ordea, taldea osatzeko beste herri desberdinetako jendea ere behar dela. Aurreko denboraldia kontutan hartuta, esan beharra dago aurten ez dagoela aldaketa handirik… orduan esaten genuen bezala, badaude taldeak beti irabazten dutenak, beste batzuk, nahiz eta talde oso onak izan inoiz ez. Urbat3H taldeak, 3 hilabete zituenean, WP9802en kontra eta beraien etxean Euskal Herriko Kopa bereganatu zuten, aurreko urtarrileko 22an hain zuzen. 2017/18 liga 12 taldez osaturik dago, Askartza faboritoen artean aurkitzen da baina ezi dugu Orbeako taldeak sorpresa bat edo beste emateko gai izatea alderatu, lehiatzen dakielako!! URBAT3H 2017/18 taldea apur bat ezagutuko dugu: ATEZAINAK: Erika Santamaria (Gasteiz, 1989), Ezozi Akizu (Soraluce, 2003) DEFENTSAK: Garazi Perez de Mendiola (1991, Gasteiz), Ixone Santamaria (1992, Vitoria), Paula De Maria (1992, Deba), Jone Gomez (2002, Deba), Irati Martin (2002, Deba), Nerea Garcia (1996, Vitoria), Alaitz Ibarrola (2001 Eibar) ZELAIERDIKOAK: Iraide Sarria (1983, Leioa, CAPITANA), Ainhoa Aguirre (1993, Elgoibar), Alaitz Ciarsolo (2003, Eibar), Jone Urizar (2001 Eibar). AURRELARIAK: Aroa Peña (1989, Vitoria), Sara Leturiaga (2001, Eibar), Judith Felipe (1997, Gasteiz), Elene Molina (2003, Deba), Miren Urizar (2005, Eibar). ENTRENATZAILEA: Davide Cerchi Lehenengo partidua hurrengo larunbatean 2017/10/21 arratsaldeko 18:00etan Askartzaren[…]

Read more

WATERPOLO, EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA, LIGAREN BIGARREN JARDUNALDIA

URBAT URKOTRONIK 9 WATERPOLO DONOSTI 6 (3-1;2-3; 1-0; 3-2) Waterpolo Donosti, berriro ere, talde antolatua, sufritua, borrokalaria, lehiatzeko orduan esfortzuetan aurrezten ez duena. Orain dela bi urte, garaipena lortu zuten, 9-11, aurreko urtean Urbaten garaipen agonikoa, 3 gol gutxiagorekin ere egon zela, Eneko Treviñok magia egin zuen arte. Asteazken honetan, Orbeako igerilekuan, Urbaten 2017/18 denboraldiko etxeko bataioan eta WP9802-en kontra lortutako berdinketa batekin zetorrela, donostiarrek beraien joko antolatu eta diziplinatuarekin bat egin dute partidu guztian zehar. Kronika: 2-3 minutu lekua aurkitu gabe ibili eta gero, eibartarrak, beraien momenturik onenak gogora ekartzen dituzten joko kolektiboaren faltan, banakakotasunez jotzen du. Gaur, Basterrika eta Sanz-en esku egon da markagailua irekitzea eta “bat gehiago” egoeraren ondorioz Iñarra ezkertiarraren golarekin batera. Lehenengo zatiaren 3-1-aren ondoren, bigarrenean Donostik distantziak mozten ditu 4-4… Urbatek atakeko geometriak mantentzeko sufritu egiten du eta zatiaren 2 segundo falta zirenean Ekhi Sologasituak bere pikardia atera eta Urbat 5-4 itxaropentsu baten jartzen du. Hirugarren zatia, normalean zati erabakikorra izaten da baina ez gaurkoan: bai Urbat Urkotronik baita Donostik ere aurkaria baliogabetu nahian zentratu dira eta ez dute atea ikusten. Hemen da, partidua bere punturik altuena hartzen duenean, Urbatek kontra-golpea gehiegitan barkatu izan du eta 6 minutu markatu gabe egon eta gero Basterrikak atea ikusten du: 6-4, moral armaginarentzako baltsamoa. Laugarren zatia, lehenengo jokaldian Vilaverdek markagailuan Donosti hurbiltzen du, baina Urbatek zenbatetan sufritu izan duen gogoratu eta Basterrikaren bi golekin eta Sanz-en beste batekin 3 puntuak Eibarren gelditzea lortzen dute. Garaipen agonikoa errespetu guztia merezi duen aurkari batekin. Orain, 10 egun indarrak hartzeko[…]

Read more

WATERPOLO: SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LIGAKO LEHENENGO JARDUNALDIA

ESTILOEN NORGEHIAGOKA WP9802   8 URBAT URKOTRONIK 8 (4-4; 2-0; 2-2; 0-2) Egutegiak eibartarren kontra WP9802 taldea jarri du, beraien igerilekuan antzinatasuna duen Iruñako taldea. Partiduak bi taldeek waterpoloa interpretatzeko duten desberdintasunak argitara ekarriko zuela ematen zuen; WP9802ek metal pisutsu bezala ikusten du, industrial prentsa. Waterpolo post-nuklearrak, Maiakovskiren poesia, etorkizuneko ametsa, Urbaten jokoa. Eta hala izan zen, talde bakoitzak beraien estiloan sinestuz, B planik gabe, zalantzarik gabe eta hau partiduaren hasieratik ikusi ahal izan zen… WP9802 modu militar batean saiatzen dela 6-7 metroak okupatzea ekiditen duela eta trintxerez hitz egiten egongo bagina bezala beraien zelai erdia defendatzen, eta Urbat Urkotronikek lekua bilatzen, sakontasuna eta norgehiagokaren erritmoa igoz. Lehenengo zatia 4-4 batekin bukatzen da, partidu osoan egongo diren golen erdia, baina hau ez genekien… bigarren zatian Iruñakoak Urbatekoekin efektiboago suertatzen dira, azken hauek beraien jokoa bistaz galtzen duela etxekoen joko fisikoaren ondorioz. Bigarren eta hirugarren zatien artean Orbeakoek aprobetxatzen dute berrabiarazteko eta dena ematera ateratzen dira, 6-6, baina hirugarren zatiaren bukaera aldera Urbatekoen bi akats WP9802ek berriro aurreratzea ahalbideratzen dute… 8-6. Laugarren zatia hasen da, Urbaten erritmo altura, eta nola ez, markagailuari buelta ematen dio, 8-8, 5 minutu… Alfred Hitchcocken pelikula bateko bukaera izango balitz bezala partidua interesgarri jartzen da. Urbatek, ez arriskurik gabe, baloia bere esku du, baina nahiago du puntu batekin bueltatzea puntu gabe egitea baino, markadorea 8-8 baten gelditu egiten da eta bukaera heltzen da. ¿Bi puntu galdu edo bat irabazita? Orbean, asteazken honetan, 21:45tan, Waterpolo Donostin kontra, erantzuna izango dugu.  

Read more

URBAT URKOTRONIK-EK 2017-2018 DENBORALDIKO LEHENENGO TITUTLU INSTITUZIONALA IRABAZTEN DU

Oraingo honetan talde jubenilaren eskutik etorri da. Larunbat arratsaldean Donostiako Paco Yoldiren igerileku olinpikoan Gipuzkoako Kopa eskuratu du taldeak, finalerdietan Easo eta finalean Waterpolo Donostia gaindituz. Eibarrera kopa ekartzeko arduradunak hurrengo 13koa izan da: Izei Sologaistua, Igor Sanz (Kap.), Manex Dominguez, Julen Soraluze, Martin Zamakola, Mikel Albizuri, Oier Lete, Mikel Amuategi, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Xabier Egidazu, Anton Akizu eta Unax Unceta.

Read more