URBAT URKOTRONIKEKO KADETEA, KANARIETAKO ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO PRESTAKUNTZA JARRAITZEN DU

Talde kadeteak uztailearen 13tik 16ra bitartean Kanariar irletan ospatuko den bere kategoriako Espainiako txapelketarako prestakuntzarekin jarraitzen ari da. Taldekide guztiak, Mikel Albizuri, taldeko kapitaina ezik (txapelketarako baja dena) eta Jon Trebiño eta Oier Lete (Maltan entrenatzen ari direla Buzzerbiga, bertako taldearekin batera) Orbean gogor lan egiten ari dira hasierako taldetik beraien bertsiorik onena eskaini ahal izateko. Bitxikeri bezala, zozketan betiko aurkaria den Waterpolo Navarra (ligan talde bakarra Urbateri aurre egin ahal izan diona) eta Coruñarekin egokitu zaio. KLUBEKO BESTE IHARDUERA BATZUK Alebinak eta infantilak entrenatzen jarraitzen duten bitartean, seniorrek, bai emakumezkoak baita gizonezkoak ere, irailaren 1ean Palamosen ospatuko den nazioarteko torneo batekin hasiko den denboraldira bideratuta daude, non Estatu Batuetako maila altuko talderen bat parte hartuko duen. IRAILEAN ATE IREKIAK Ekainean izan duen harrera ona kontutan izanda, klubak irailean ere beste 3 ate ireki jardunaldi ospatzea pentsatu du (oraindik datak zehaztu gabe daude)

Read more

UDABERRIKO GAU BATEKO FINALA OSPATU!

Ostiral gau honetan, Orbean, Askartzaren kontra 16-7 irabazitako Liga kadeteko azkenengo partiduaren ondoren, Lehenengo dibisioko jokalari ohi ezaguna eta Euskal Federazioko ordezkaria den Xabi Gomezek, omenaldi hunkigarri baten ondoren, Urbat Urkotronikeko txapeldunei kopa entregatu die. Errekorreko taldea, bi denboralditan non 2001 eta 2002ko belaunaldikoek elkarrekin jokatu duten eta txapeldun izan diren bi denboralditan partidu bat ere ez dute galdu (70 partidu inguru) bakarra berdinduz, orain dela hilabete bat, bigarren sailkatuaren etxean, Waterpolo Navarra. 2016/17ko Euskadi Txapeldunak izatea lortu duten jokalariak hauek dira: Julen Soraluze, Mikel Albizuri, Martin Zamakola, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Alberto Echevarria, Oier Lete, Xabier Eguidazu, Anton Akizu, Unax Unceta, Xabier Varela, Haritz Otero, Mikel Amuategui, Pablo Rescalvo, Markel Arocena y Ibai Oyarbide. Talde hau, orain, Kanariar irletan uztailan jokatuko den Espainiako txapelketan emaitza ona lortzeko prestatzen ari da. Jardunaldi honekin Urbaten denboraldi luzea bukatzen da, lortu diren lorpenak gogoratzea zaila egiten dena: bi titulu ofizial, kadete txapelketa eta Emakumezkoen Euskal Herriko kopa. Senior mailako txapelketetan lortutako emaitzetatik pasatuz eta selekzioek deituriko jokalariak kontutan hartuz (bat Espainiako federazioarekin teknifikatuta eta guzti, Elene Molina), non garaipenak lortu dituzte jokalari asko, nazioarteko torneotan barne eta senior B taldea, infantilak beraien ligetan eta nola ez, alebinak Rafa Feliz torneoan ere lortu dituzten emaitza onak ere aipagarriak dira. Txalo bero bat denentzako!

Read more

BUKAERAREN HASIERA

Urbat Urkotronikek denboraldia kadeteek Las Palmasen jokatuko den Espainiako txapelketa baino lehen azkenengo pintzeladak ematen ari da. Ostiral gauean, kadete taldeak, Euskal Herriko ligako txapelduna jada, etxea Getxon kontra zuen konpromisoa bete egin du 20-4 emaitza eroso batekin. Bitartean infantilak, nahiz eta Waterpolo Navarran etxean partidu on bat jokatu gehiegizko 13-6 bategatik galdu egin dute.Bestalde, igande honetan Irunen, talde eskolarrak, Gipuzkoako Eskolar mailako ligako azkenengo jardunaldia jokatu zuen, defentsan lan onarekin baina erasoan kostata. Hurrengo ostiralean azkenengo bi hitzordu garrantzitsu: 21:45etan kadete taldearen azkenengo partidua, beti beldurgarri den Askartzaren kontra eta lehenago, 19:15-20:00 ate irekiak.

Read more

LIGEKIN JARRAITZEN DUGU

Bai emakumezko baita gizonezkoen seniorren ligen emaitza positiboen ondoren, URBAT URKOTRONIKek kategorien ligekin jarraitzen du. Talde kadeteari, Euskal Herriko ligako neo-txapelduna, oraindik bi jardunaldi eta hilabete bat falta zaizkio uztailan Kanariar Uhartetan ospatuko den Espainiako Txapelketan egoerarik onenean aurkezteko. Larunbata honetan, Getxoren kontra jokatzen zuen eta 14-8 batekin irabazi du kadete orbitan dauden infantilei asko jolasarazten. Igandean ordea, talde infantilak ezin izan du irabazi bere ligako etxean jokatzen zuen azkenengo partiduan Askartza B-ren kontra. Akats larregi egin dituzten partiduan bizkaitarrak 8-11 markagailu batekin 3 puntuak eramatea lortu duten, nola izan den ikusita min apur bat ematen duena. 2015eko infantilen ligaren ondoren, aurreko denboraldian 8. plaza bat lortu zuten eta aurten hau hobetzea lortu dute 5. plaza lortuz. Partidu bat falta da WP Navarran kontra Iruñean. Kimuen aldetik berri onak ordea. Bidasoaren kontra Orbean 5 zatietara berdindu egin dutela ondo borrokatutako partidu polit batean. Gogoratzea datorren ostiralean, hilak 9, ate irekien bigarren jardunaldia izango dela Orbean 19:15tan (20:00ak arte) 2006/07/08an jaiotakoentzako. Lehenengo ate irekien jardunaldian kirolari kopuru handi hurbildu zen waterpoloa probatzera.

Read more

URBAT-URKOTRONIK-EK BERE HIRUGARREN TITULU INSTITUZIONALA LORTZEN DU

Davide Cerchiren kronika Hirugarren mailako Espainiako Txapelketan lortutako hirugarren postua lortu eta gero, Urbat Urkotronikeko seniorrak Play Off-a ixtea Deportivo Bilbaoren kontra lortzen du eta ostiral gauean, Deporreko igerilekuan, bukaerarako 4 segundo falta zirenean, 9-10 irabaziz Euskal Herriko ligako hirugarren postua lortzen du. Hauek dira helburu garrantzitsua lortu dutenen izenak: Izei Sologaistua, Mikel Basterrika, Alex Sarasua, Joseba Urkia, Unai Etxaburu, Igor Sanz, Manex Dominguez, Iñigo Nieto, Martin Zamakola, Mikel Albizuri, Oier Lete, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Alayn Moya. Bere aldetik, Urbat3Hko emakumeak beraien lehenengo denboraldi ikusgarria laugarren postuan bukatu dute 5-10 Bidasoan kontra galdu eta gero. Harrigarria, Euskal Herriko sailkapen onaz aparte Espainiako Bigarren mailako txapelketan bigarren sailkatu direla eta urtarrilean Euskal Herriko kopa irabazi zutelako. Urbateko kadeteak bitartean, Oiasson kontra 12-9 irabazi eta gero, 4 jardunaldi lehenago eta partidu bat ere ez galdu gabe, Euskal Herriko ligako txapeldun izatera heldu dira, 21 taldez osaturiko liga. Ospatzeko denbora gutxi uztailan, garaipen hau eta gero, Euskal Herria ordezkatuko dute Las Palmasen ospatuko den estatu mailako finaletan non Espainiako talde indartsuenen aurrean jarriko diren. Aitortutako helburua domina batekin Eibarrera bueltatzea da. Bitartean, 2001. urtean sortu zenetik, beraien 3. titulu instituzionala gehitzen du bere palmaresean. Talde infantilak, bere aldetik, sailkapen on batekin lasai, eta hutsunez beterik, Askartza Claret A taldean kontra galdu egin du 20-2 indartsu bategatik. Beste berri on bat kimuek urteko beraien hitzordu garrantzitsuan eman digute: Zaragoza Rafa Feliz torneoan, beharbada estatu mailako torneorik garrantzitsuena maila honetan. Espainia guztitik etorritako 16 talde parte hartu dute Aragoiko hiriburuan. Lehenengo partiduan Heliosen kontra[…]

Read more