ETA PODIUM-AK JARRAITZEN DUTE…

Davide Cerchiren kronika Aste honetan, gizonezko eta emakumezkoen Espainiako txapelketen fase finalen ondoren, non Urbatek bi podium eskuratu dituen, Euskal Herriko ligekin jarraitu da. Urbat-Urkotronik-eko talde seniorrak, Orbean, 3/4. posturako, Club Deportivo Bilbaoren kontra berriro ere. Oraingo honetan Bilbotarren eguna izango zela ematen zuen, hirugarren zatia 6-8 markagailuarekin bukatu zuen, baina laugarren zatian armaginek 4-0 partzial bat egin ondoren 10-8 eibartarren aldeko emaitzarekin bukatu zuten. Buelta falta da. Urbat3Hko Kopako Erreginak Irunen Oiasson kontra 3/4. postuengatik jokatu zuten. Lehenengo zati on baten ondoren (2-2), eibartar/gasteiztarrak atakean indarra galdu eta 7-4 batekin galdu dute baina duintasunez. Kadeteak, Euskal Herriko Liga lortzeko azkenengo oztopoa gainditu behar zuten, Iruñean Waterpolo Navarran kontra. Berotutako giro batean, eibartarrek ez zuten iparra galdu eta polemikaz beteriko partidu baten 6-6 berdinketa lortu dute: liga birtualki lortuta dago, 4 puntu 4 jardunalditan falta dira eta 2014-15 denboralditik talde honen menderaezintasuna aurrera jarraitzen du. Baina asteburu honetako sorpresarik atseginena 2004/05/06an jaiotakoek eskaini digutena izan da Gasteizko hiriko torneoan, 8 taldetatik hirugarren sailkatu dira, eibartarra waterpoloaren lan ona azpimarratuz. Joko ona, jarrera ona, 5 partidu egun baten non 3 irabazi, bat galdu eta beste bat berdindu egin duten. Bestalde, masterrak Logroñon Liga Masterrean puntuak gehitzeko balio dion garaipena lortu egin dute 1-8 markagailuarekin.

Read more

HILTZAILEA HILKETA TOKIRA BUELTATZEN DA BETI…

Davide Cerchiren kronika Duela astebete Colmenar Viejon emakumezko taldeak lortutako zilarra eta gero, talde eibartarra berriro podium batera igotzen da liga estatal batean, hirugarren dibisiokoa kasu honetan, Moralejako igerilekuan, Colmenarretik kilometro gutxitara, brontze bat eskuratzeko. Kasu honetan, Deportivo Bilbao gaindituz (8-7) eta Brains-eko madrildarren kontra galduz (7-10) finalerdietara igaroz. Urbat-Urkotronik nazional mailako bigarren mailarako bidetik atera duena La Latina talde madrildarra izan da (6-13), igotzea lortu egin duena. Armaginek 3 eta 4. postuengatik Bidasoan kontra jokatu egin du eta irabazi ere, 9-7. 7 taldetatik 3. postua lortu egin dute estatal mailako lehenengo parte hartzean eta honek hasiera puntu oso on bat da klubaren etorkizunerako eta klub eibartarrak, nazional mailako bakarra aurten, bi podium lortu ditu igoera bi fasetan. INFANTILAK ETA ALEBINAK (KIMUAK) Berriro heltzen da garaipena talde infantilera, 13-5 Lautadan kontra. Azkenean, fisurarik gabeko taldea eibartarren animoak bueltatu dizkio. Bosgarren jarraitzen dute sailkapen orokorrean. Kimuen taldearen prestakuntza jarraitzen du Zaragozako Rafa Feliz torneo ezagunari begira, datorren igandean Gasteizko Hiriko torneora doaz.

Read more

URBAT URKOTRONIK, GAUR EGUNGO EGOERA

Davide Cerchi-ren kronika Ligaren ia bukaeran eta Hirugarren Dibisioko Espainiako Txapelketatik hurbil, klubaren egoera aztertzen dugu… URBAT URKOTRONIK SENIOR: denboraldia Bigarren mailara jaistea ekiditeko helburuarekin hasiz gero, 12 taldeko ligan, 3 jaisten direnak, eibartarrek Deportivo Bilbaoren kontra jolastuko dute 3. postuagatik eta maiatzaren 12/13/14ean Nazionaleko Bigarren mailara igotzeko fasea jokatuko dute Madriden. Taldea ez da erreza, La Latina taldea bezalako talde ezagunekin, baina baita atzo, hutsunez beteriko taldea eta Iruñeko WP9802en igerilekuan, Orbeakoek 6-5engatik galdu dute, ez epaile polemikarik gabe, partidu sutsu baten ondoren. Talde elkartua, entrenamenduetan lan gaitasun handikoa, gaztetasuna, igoera saiatzeko oinarrizko aukerak dira talde armaginarenak. Talde madrildarrek dira faboritoenak, baina 3 egunetan edozein gauza izan daiteke. URBAT 3H: 3Hko gasteiztarrekin elkartu ondoren, lehenengo emakumezkoen taldea ez du Euskal Herriko ligako 3/4. postuak jokatuko Bidasoaren kontra soilik, baita Euskal Herriko kopa irabazi zuen urtarrilean eta orain maiatzak 6/7/8an sorpresa eman nahi dute Madriden Nazional mailako bigarren mailara igotzeko fasean. Beraien armarik nagusienak dira: banakako kalitatea, jariotasuna, aurre ikusi ezintasuna. Ez dira beraien momenturik hoberenean heltzen, baina… ez dago ezer idatzita Urbat3H tartean badago!!!! TALDE KADETEA: asteburu honetan 5-22 irabazi du Donostiaren kontra partidu eroso baten. Ligan galdu gabe jarraitzen du, hemendik gutxira zeozer ospatzeko prestatu beharko dugu… TALDE INFANTILA: bere liga onean jarraitzen du, 2 taldeek osaturiko 5.ak. Asteburu honetan galdu egin du 6-8 lehenengoen kontra, Waterpolo Navarran kontra. Waterpolista gazte hauen formakuntza hobetzeko aukera paregabea. SELEKZIOAK: zubi honetan, Euskadiko kadete selekzioak, bai gizonezkoena baita emakumezkoena ere, bi torneo jokatu dituzte, bata Bilbon eta beste Zaragozan. Protagonismo handia[…]

Read more