URBAT URKOTRONIK WATERPOLOKO ASTEKO KRONIKA

Davide Cerchi-ren kronika GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILAKO LIGAKO JOANEKO FINALERDIAK URBAT URKOTRONIK 8 WP9802 9 Nahiz eta baja batzuekin, talde seniorrak, Espainiako Txapelketako Hirugarren Dibisioko Faserako sailkatuta, irudi ona erakutsi du sailkapenaren lehenengoen kontra. Eibartarren hasiera on baten ondoren (2-0), Iruñeako taldeak beraien beteranotasuna atera eta Orbeako mutilek egindako akats batzuk erabili zituzten: iruñarren kontrako jokatutako azkenengo 3 partidetatik (7-9 kopan eta 8-8 eta 8-9 ligan) Urbatek lortutako maila altua erakusten dute. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILAKO LIGAKO BUELTAKO FINALERDIAK WP9802 18 URBAT3H 6 Gizonezkoen taldearen antzera, emakumezko taldeak ere, fase nazionalerako sailkatuta, Madriden mailarik onena erakusteko prestatzen ari dira. Larunbat arratsaldean Iruñean ikusi den bezala izan duten egoera onenetik gaur egun daukatenera alde handia dago. Gai izango dira Kopako Erreginak egoerari buelta emateko? Arin jakingo dugu! EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA URBAT URKOTRONIK 15 NAUTICA DE PORTUGALETE 4 Kadete taldeak partidu guztiak irabaziz jarraitzen du. Igande honetan, Orbean, Nautica Portugaleten kontra, Eibartarren aldetik oso defentsa ona ikusi da.    

Read more

Urbat Urkotronik-ek liga 4. postuan bukatzen du

Davide Cerchiren kronika GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILAKO LIGA URBAT URKOTRONIK 19 NAVARRA C 6 Euskal Herriko liga erregularreko azkenengo jardunaldian Urbatek erraztasunez irabazi du hutsegitez beteriko Waterpolo Navarrari eta liga 4. postuan bukatu du, bai Euskal Herriko irabazlea erabakitzen duten play off-ak baita Espainiako txapelketarako sailkatuz ere bai. Bide luze bat (22 partidu, 14 garaipen, galdutako 6 eta 2 berdinketa, 242 sartuta eta 183 jasota), non Urbat, berriro jaistea espero zena, joko adrenaliniko eta bertikal batekin bere aurkariak ustekabean harrapatu ditu. LEHENENGO MAILAKO EMAKUMEZKOEN LIGA URBAT3H 7 WP9802 11 Kopako erreginak, Nazional mailako lehenengo dibisiora igotzeko fasean sartuta, beraien ligako konpromisoa forma hartzeko erabili dute. ESKOLAR MAILAKO GIPUZKOAKO LIGA OIASSO 4 URBAT 0 BIDASOA 0 URBAT 4 Klubeko gazteenak, Zaragozako Rafa Feliz torneo ezaguna prestatuz, Irunera joan dira bertakoek egin dituzten bi taldeen kontra, bat infantil mailako jokalari gehiagorekin eta bestea alebinekin, bi partidu jolasteko. Prestazio ona Orbeakoena aurreratzen doazenak. GIZONEZKO ETA EMAKUMEZKOEN INFANTILEN EUSKAL SELEKZIOA Asteburu honetan Madrileko Mundialen M-86 igerilekuetan Autonomien arteko Espainiako Txapelketa izan da: 16 autonomi erkidego. Euskal autonomi Erkidegoak, 5. postua lortu du emakumezkoetan eta maila oso on batekin jokatutako partiduan, 6.a gizonekoena. 6 eibartar aukeratuak izan dira bertan egoteko: Elene Molina, Miren Urizar, Ezozi Akizu, Anton Akizu, Xabier Eguidazu eta Unax Unceta. Oso estadistika onak eskaini dituzte, besteak beste goletan: 20 gol Urbaten jokalariak sartutakoak izan dira (Ezozi atezaina da)

Read more

URBATEN TALDEEN ETORKIZUNA JARDUNALDI ERABAKIGARRI BATEN ZEHAZTEN DA…

Davide Cerchiren kronika GIZONEZKOEN SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA URBAT URKOTRONIK 13 LARRAINA 6 BUM BUM URBAT… Nazional mailako bigarren mailara heldu daitezken bi taldeen arteko pisu handiko norgehiagoka egon dena larunbat honetan Orbean… Orbeakoak, kategorian mantentzea helburutzat zuen denboraldi baten ondoren, Larraina bezalako talde bati irabazten dio eta matematikoki igotzeko faserako sailkatu dira, baina hurrengo larunbata 8an (16:00tan), WP Navarra Cn kontra ezingo dute galdu Euskal Herriko ligarekin amesten jarraitu nahi baldin badute. Larunbateko partiduaren inguruan, oso orekatua berez, Urbaten irteera indartsua azpimarratzekoa da, minutu gutxitan 7-1 jarri zela. Momentu horretatik aurrera, Larrainak defentsa bortitzago batekin erreakzionatzen saiatu da baina eibartarrek partidua kontrolatzen jarraitu dute, historian behingoagatik nazionaletarako jauziarekin amesten eskubidea ematen diela. Jardunaldi baten faltan Urbat Urkotronic-ek 41 punturekin, laugarrena sailkapenean eta Espainiako Txapelketarako matematikoki sailkatuta dago. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA   ASKARTZA 6 URBAT3H 6 ADORE INDARTSU BAT… Neskek, Euskal Herriko play off-etarako matematikoki sailkatuta, irabazi behar zuten Espainiako txapelketarako pasea lortzeko eta berdinketarekin, txapelketara doaz bakarrik baldin eta talde batek uko egiten badu. Gaurko Urbat3H-koen partidua mentalki eta fisikoki mami oso handikoa izan da. Sailkapenaren lehenengoen kontra, lehenengo 5 minututan 0-3 jartzen dira baina etxekoek jartzen duten erritmoa uretako erritmoa aldatzen du eta markagailuan Orbeakoentzako dena galduta zegoela ematen zuenean, berdinketa lortzen dute eta indar handiarekin aurrera jotzen dute eta sailkapenaren buru direnek emaitza justu justu defendatu ahal izan dute. Urbat 3Hk muturreko egoeretan duten lehiakortasun gaitasuna atera dute eta denboraldian zehar behintzat behin beraien aurkariei irabazi ditenei jokalariekin, potentzialki ligako talderik indartsuena[…]

Read more

IT’S TIME FOR URBAT!

Davide Cerchi-n kronika Asteburu oso garrantzitsua (baina ez hurrengoa bezain oinarrizkoa), Urbateko talde guztiekin kanpoan jokatzen. Ikusiko dugu nola joan den… Txapelketak orain bukatuko balira, Urbat bere talde guztiekin txapelketa estataletarako sailkatuta egongo lirateke! EUSKAL HERRIKO GIZONEZKO SENIORREN LEHEN MAILA CLUB DEPORTIVO BILBAO 9 URBAT URKOTRONIK 10 Seniorrak, salbatzea helburu zutela, merezitako nazional mailara igotzeko play off-etarako borrokarako 2 jardunaldietara aurkitzen dira. Club Deportivo Bilbaoren etxean kontrako tentsio handiko partidu bat irabazi eta gero, Urbat, igerileku honetan sailkapeneko lehenengo hiruen artean puntuak lortu dituen talde bakarra izan da. Astean zehar izandako entrenamendu gogorrak funtsezkoak izaten ari dira eibartarrek egiten ari diren denboraldirako. Larunbatean 14:30tan Larrainan kontra oso partidu garrantzitsua jokatuko dute. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO SENIOR MAILAKO LEHENENGO MAILA LEIOA WATERPOLO 8 URBATHIRUH 9 “Kopako erreginen” “opor” aste batzuen ondoren kalitate eta eraginkoratsuna atera dute: 8-7 galdu eta bukaerarako 35 segundo falta zirenean eta azkenengo segundoan 8-9 irabazten bukatzeko. Odol hotza eta sufritzeko gaitasuna funtsezkoak izan dira. 3 puntu hauei esker, gizonezkoen taldea bezala, momentu honetan nazional mailako bigarren mailara igotzeko play off-etarako sailkatuta egongo lirateke. GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILA CASTELLAE BURGOS 5 URBAT URKOTRONIK 15 Orbeako gazteak ondo portatzen ari dira puntuak eta joko ona jasoz doazen leku guztietatik. EUSKAL HERRIKO GIZONEZKOEN KADETE LIGA CLARET ASKARTZA 6 URBAT URKOTRONIK 14 8 hilabetetan bakarrik garaipenak ezagutzen dituzte, beste talde batzuetan bezala, liga orain bukatuz gero, Espainiako txapelketarako sailkatuta egongo lirateke (liga irabazteaz gain) INFANTIL MAILAKO EUSKAL HERRIKO LIGA CLARET ASKARTZA B 8 URBAT URKOTRONIK 7 Urduritasunagatik eta konfiantza faltagatik guztiz[…]

Read more