ASTEKO URBAT URKOTRONIK-EN KRONIKA

Alayn Moyan kronika SENIOR TALDEA  WP9802 8 – 8 URBAT Aste honetan, entrenatzailea den Davide Cerchiren hutsunearekin eta Jol Sologaistua bere ordez jarrita, lehenengo taldea ligako buru diren WP9802-en kontra Iruñean jokatu zuten. Denboraldi guztian zehar ez da egon  talderik puntuekin atera denik igerileku honetatik. Hasieratik taldea oso kontzentratuta atera  zen eta nahiz eta etxekoak bi alditan bi golen abantailarekin jartzea lortu zuten, armaginek  emaitza berdintzea lortu zuten. Horrela, eibartarrak laugarren laurdeneko hasierara berdinketarekin heldu ziren. Azkenengo laurden honetan tentsioa nabaria zen eta prezipitazioak eragindako bi taldeek akats nahiko egin zituzten zenbait momentutan. Hala ere, markagailu berdinduarekin azkenengo jokaldira heldu ziren eta Jol Sologaistuak bideratutako taldeak aurretik jartzeko aukera izan zuen, baina etxeko atezainak partiduaren azken jaurtiketa mozteko asmatu egin zuen. Azkenean 8-8 eta Urbat izan da talde bakarra puntuak atera dituena Iruñetik. Taldea, gaur egun, laugarren postuan kokatu da eta asteburu honetan Bilbora bidaiatuko du CD Bilbaoren kontra jokatzeko eta maila igoerako postuetan sartzeko borrokatzera.  FILIAL TALDEA LAUTADA 19 – 9 URBAT Oraingo honetan bigarren taldea Gasteizera bidaiatu zuen Lautadan kontra jokatzera, Euskal Herriko Lehenengo mailara igotzeko aukerak dituen taldeenetariko bat. Hasieratik etxeko taldea hobea izan zen, igerilekuaren neurria oraingoan pisu handia izan zuen, kanpoko taldea ez zen eroso sentitu partidu guztian zehar. Hala ere, kalitatezko gauzak ikusi ahal izan ziren Orbeako gazte batzuen aldetik. MASTER TALDEA  URBAT 6 – 11 LARRAINA Talde masterrak Gasteizera bidaiatu zuen bere hilabeteko hitzordu waterpolistikoa izateko. Oraingo honetan Larrainaren kontra. Talde eibartarrak, nahiko hutsegiteekin, 9 jokalariekin bakarrik bidaiatu zuen. Honek desgaste fisiko handia[…]

Read more

ASTEBURU GOGORRA URBAT URKOTRONIC-EKO TALDEENTZAKO

Devide Cerchi-ren kronika Gizonezko senior A taldeak 2 partidu zituen asteburu honetan: ostiral gauean, puntuen beharrean dagoen Fortuna baten kontra, lehenengo zatian gaizki pasa ondoren, 0-3, bere jokoan konfiatzen jarraitzen du eta azkenean nazional mailako burrukako hain garrantzitsuak diren 3 puntuekin gelditzen da (bukaerako emaitza 9-7 eibartarrentzat). Igande arratsaldean, nazionaleko Lehenengo Dibisioko jokalariz beteriko Askartza baten kontra jokatu zuen. Urbatek ondo eutsi zion lehenengo zatian (6-6), gero bizkaitarrek indarra eta intentsitatea handitu zuten (12-19 bukaeran). Gaur egun, 4 jardunaldien faltan, Waterpolo Navarra C-kin batera laugarren mantentzen dira nazional mailako bigarren mailako play off-etarako. Emakumezko talde seniorrak, nahiz eta WP9802 nafarren kontra taktikoki modu inteligente baten jokatu, partiduaren azkenengo segundotan galdu egiten du (8-9). 3 ordu beranduago Kopako irabazleak diren Urbat3Hkoak Larrainan kontra 14-10 irabazten dute, nahiz eta partiduaren lehenengo laurdena nahiko makala izan. Urbaten filialean bai ikusi dela jariotasun ona, 23-4 batekin, ligako azkenak diren Fortuna B-ren kontra irabazi dutela. Azkenik talde infantila, oso zaila zuten beti lehiakorrak diren Azkartza Aren kontra: ondo entrenatuak, arrazonamendu abiadura altuko bizkaitarrak 3 puntuak eraman dituzte Orbean: 8-20 bukaerako emaitza. Xabier Varelaren partidu ona aipatu beharra dago, 7 golekin talde eibartarraren elementu arriskutsuena izan dela. EIBARTARREN PARTAIDETZA GARRANTZITSUA EUSKAL SELEKZIOAN PORTUGALERAKO Asteburu honetan, Oportoko nazioarteko torneora doazen emakumezko eta gizonezko selekzioetan Urbateko 6 jokalarik hartuko dute parte: Anton Akizu, Ezozi Akizu, Xabier Eguidazu, Elene Molina, Unax Unceta y Miren Urizar

Read more

DENBORALDI ON BAT PRIMERAKOAN BIHURTZEN SAIATZEN…

Davide Cerchi-k idatzia GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA URBAT URKOTRONIC 16 GETXO 8 Nazional mailako bigarren dibisioko ametsa bizirik mantentzeko irabazi beharra zegoen eta taldeak modu oso egokian erantzun du. Orain, hurrengo asteburuan, Orbean jokatu beharreko bi partiduekin, ostiralean eta larunbatean, 2016/17 Urbat honek noraino iritsi daiteken argituko digu. EMAKUMEZKOEN SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA OIASSO BIDASOA 12 URBAT 3H 6 Bi pausu eta gero, eibartar/gasteizko taldeak ezin izan du hirugarrena eman eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera jaitsi da: asteburu honetan Oiasson kontra bere aurpegirik ilunena eskaini du… 2017ko urtarrilaren 21eko Kopako erreginak Iruñan, Euskal Herriko kopa eskuan zutela gelditu zirela pentsaraztera eraman gaituzte. LAGUNTZA! Erreakzio bat beha da, ea hurrengo asteburuan Orbean dagozkigun bi jardunaldietan  behar duten pizgarria lortzen duten. GIZONEZKOEN SENIOR MAILAKO BIGARREN MAILA SANTOÑA 15 URBAT URKOTRONIK 14 Santoñaren kontrako partidu bakoitza “Nahiz eta irabazten joan partidu bat galtzeko modu guztiak” liburuaren kapitulu berri bat da. Kapitulu berri honetan, Orbeako gaztetxoak, azkenengo segundoan galdu dute partidua garaipenaren gola galtzearen ondoren. EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA OIASSO BIDASOA 2 URBAT URKOTRONIK 18 Taldearen beste garaipen bat, partidurik galdu gabe jarraitzen du denboraldi honetan. Bukaera-arte iraunkortasuna eta umiltasuna behar da Eibarrek Ligako titulua lortzeko. EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA LAUTADA 8 URBAT URKOTRONIK 13 Leioaren kontrako etxeko porrotaren ondoren Orbeako infantilak, beraien joko etereo eta arduragabearekin, “champan” talde bezala konfirmatzen da berriro ere. Talde guztiaren partidu ona eta 7 golekin defentsa arabarra ireki duen Xabier Egidazurena.

Read more