BOSTETIK HIRU

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA OIASSO BIDASOA 11 URBAT URKOTRONIK 8 Urbatek, Irunera egindako desplazamenduan sailkapenari dagokionez igotzea lortzeko garrantzitsua zen partidu bat galdu egin zuen Oiassoren irteera on baten ondoren (3-1 lehenengo zatian), Urbatek berdinketa lortzen du (6-6). hirugarren zatiaren bukaeran eta laugarren zatiaren hasieran Oiasso berriro Urbateri alde egiten dio Eibartarren defentsen argudio eskasak galtzearen gakoa izan dira: etxeko bollaren jokaldien aurrean samurregiak, Oiassoko ezkertiarren sarreren aurrean ahulak, joko defentsiboaren eguneratze bat eta Urbatek jolasten dakien umiltasunarekin jarraitzeko berrabiarazte bat egitea beharrezkoa da. PRIMERA DIVISION FEMENINA URBAT3H 7 ASKARTZA 5 Gaur eguneko errealitatearen zentzu handiak lagundu du Urbat3Hko neskek, beraien zalantzarik gabeko ofizioarekin batera, sailkapenaren lehenengoei irabazteko. Errezeta erreza: zonan defentsa eta bikote aurreratuenei isolatzeko saiakerak atakean, sufritzen ikasten eusten eta berriro ere 3 puntuak Orbean gelditu dira. EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILA URBAT URKOTRONIC 12 SESTAO 5 Astetik astera beraien denboraldiari zentzua ematen dioten Eibarko kanteranoen partidu ona ostiral gauean: lehen bai lehen Lehenengo dibisioaren maila lortzeko. EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA URBAT URKOTRONIK 11 WP NAVARRA 8 Partiduaren zati handi baten markadorean gainetik mantendu diren aurkari indartsu batzuekin beste partidu jasankor bat. Etxekoen erritmo geldiezina eta partiduan egote jakiteak, markadoreari buelta emateko lagundu dute tituluari begira partidu garrantzitsu honetan. EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA URBAT URKOTRONIK 7 LEIOA WATERPOLO 11 Nahiz eta oso hasiera ona izan, markadorea 4-2 jartzea lortu zutela, Leioatarren pressing ausarta baten aurrean partidua aldatu egin zen. Urbatekoek ez zuten gola lortzera iristeko beharrezkoa den gakoa aurkitu. Partidu gehiago eta kalitate handiagoko entrenamendu gehiago da behar[…]

Read more

Urbaten asko kostatako garaipena Donostiaren kontra (8-6)

      Lehen Mailako Urbat-Urkotronic-ek Waterpolo Donostiaren kontra asko kostatako garaipena lortu zuen Orbean. Garaipen honekin, eibartarrak Lehen Mailako salbazioa birtualki ziurtatzen dute.         Partidua gaizki hasi zen eibartarrentzat, igerilekuan kokatu ezinik zeudela. Horrela, Donostiaren defentsari esker, eibartarrek ezin izan zutena gainditu, beraien atezaina ikusle hutsa bihurtu zen lehenengo zatian. Donostiarrek 1-3ko partziala egin zuten. Markadoreari dagokionez, bigarren zatian gauzak ez ziren asko aldatu, baina indarrak orekatu ziren eta kontrako taldearen atezainari lana pilatzen hasi zitzaion. Partidua ekuadorrera heldu zen 3-5 markadore kezkagarri batekin, eta Izei Sologaistua eibartarren zalantzarik gabeko jokalaririk onena zela beste seinale txar bat zen. Baina zelai aldaketa etorri zen eta dena aldatu zen. Donostiarrek defentsan ahuldu ziren eta eibartarrek ez zuten aukerarik galdu. Eneko Trebiñoren jokaldi ikusgarri bat etxekoen gainditzearen hasiera izan zen. 5-0ko partzialarekin, Urbatek 7-5 aurretik jarri zen eta garaipena erdietsi. Hirugarren laurdena 8-6 emaitzarekin bukatu zuen eta azkeneko laurdenean, ez zan golik egon, Izei Sologaistuaren parte-hartzeari esker, beste gauza batzuen artean. Beraz, partidua esandako 8-6 markadorearekin bukatu zen.       Partidu honen ondoren, Bigarren mailako partidua jokatu zen, Urbat B eta Getxo B-ren artean. Asko kontatzeko ez duen partidua izan zen, kanpoko taldeko garaipenarekin bukatu zen 8-20 batekin. Kanpoko taldearentzako garaipen erreza, partiduaren jaun eta jabe bihurtu zen lehen taldeko jokalaria den Xabi Perezen, beraien kapitaina, indarrean oinarrituta.       Kadete, garaipena Gasteizen 4-11. Kadete kategorian, Gasteizeko bisita uste zena baino lasaiagoa izan zen. Partidua, Lautadaren gol batekin, eibartarrentzat gaizki hasi zen, baina Urbaten aldeko 0-6 partzial batek partidua ziurtatu zuen. Azkenik, 4-11 eroso batek, Urbat[…]

Read more

OTSAILEKO 1. ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA NAUTICA PORTUGALETE B 3 URBAT URKOTRONIK 13 Sailkapenaren azkenengoaren kontra ateratako hiru puntuak bai hala bai atera behar ziren. Jurgi Sologaistua da, 5 golekin, talde eibartarra arratsalde lasai batera gidatzen duen jokalaria. GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA CLUB DEPORTIVO BILBAO B 7 URBAT URKOTRONIK B 3 Gazteenak lehiatzen dute, ondo defendatu ere bai, baina erasoaldian gehiago arriskatu behar dute, jokalari saiatuak behar dira erasoan. Partiduko gol gutxiek hala egiaztatzen dute. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA WP9802 10 URBAT URKOTRONIC 3H 4 15 egun beranduago, igerileku berdina eta talde berdinak urtean. Orain dela 15 egun eibartar/gasteiztarrak 7-11 batekin Euskal Herriko kopa etxera eramaten dute, gaur, 15 egun beranduago, motibazioak oso paper berezia bete dute. Gogorrak eta behar bada bortitzegiak agertu dira iruindarrak, lasaiagoak Urbat Urkotronic 3Hkoak eta waterpolo bezalako kirol lehiatu baten 7-11 bat 10-4 baten bihurtzen da. Eibartar-gasteiztarrak hurrengo partiduetan zentratu beharko dira beraien potentzial guztiari etekina atera nahi baldin badiote. EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA URBAT URKOTRONIK 27 WATERPOLO DONOSTI 0 Eibartarrak gogor atera dira (11-0 lehenengo zatian) eta partidua kontrolatzeari ekiten diote taldekide guztiei minutuak emanez. EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA URBAT URKOTRONIK 17 WATERPOLO DONOSTI 4 Infantilak hurrengo faserako pasea ziurtatzen dute Waterpolo Donostiaren kontra inolako arriskurik gabe. Ondo zentratuta Unax Unzeta defentsan eta Xabier Varelarekin erasoan. Miren Urizar eta Imanol Egidazu bezalako kimu (infantil) batzuk hartzen ari diren protagonismoa ere aipagarria da. ESKOLAR MAILAKO GIPUZKOAKO LIGA URBAT URKOTRONIC 4 WATERPOLO DONOSTI 0 Gaurko partidua eta gero itxura guztia du Orbean hazten ari[…]

Read more

Asteko kronika

Urbaten asteburua, senior taldeko Fortuna taldearen kontrako partiduaren atzerapenarekin hasi zena, Txurruka moilan hasiera eman zion, Portugaleten, kadeteekin, bere ligako aurkari handienetariko baten kontra, Nautikako lokalen kontra. Hiru zati oso jasankor batzuen ostean (6-6), eibartarrak aurre egin eta edonola ere, berak bakarrik dakien bezala, indartsu agertu zen Oier Leterekin, laugarren zatian 0-4 partziala markatu zuena,  hiru puntuak eraman zituzten. 6-10 eta Euskal Herriko Liga eskuratzea helburu bezala duen taldearen martxa jarraitzen du. Igande goizean, kimuak, Gasteizen Lautadaren kontra, Eibarren ohituta daudena baino tamaina desberdineko igerileku baten eta beraiek baino nagusiagoak diren arerioen kontra, ezin izan dituzte zailtasunak gainditu eta 4 zatiak 0an utzi behar izan dituzte. Formazio kategoria hauetan, porrotak errez irabaziak baino hobeto datoz. Eguerdian, Urbateko infantilak, Iruñako Larrainako igerilekuan, euskal waterpoloko TOP6ra pasea matematikoki ziurtatu behar zuen eta Orbeako jokalariek, zalantza guztiak ekiditeko, 2-18 indartsu batekin irabazi egin dute. Arratsaldean Eibarren, Kopako Urbat3H erreginak, beraien ligako bidea jarraitu behar zuten, denboraldi honetako duelu klasiko batekin, Bidasoako Oiasson kontra. Partidua, orain 8 eguneko Euskal Herriko Kopako garaipenagatik markatuta zetorren eta garaipen gosearekin zetorren irundarren aurrean etxekoak oso motel ibili dira. Bukaerako 6-10 markadorea, bisitarientzako merezitakoa, eta eibartar-gasteiztarrentzako balio izango duena jakiteko esfortzu eta diziplinaren bidez ligako norabidea berreskuratzen.

Read more