URBAT3H KOPAKO ERREGINA

Ezustekoa Iruñan, Orbeako neskek Euskal Herriko Kopa Eibarrera ekartzen dute. Euskal waterpoloko ekitaldi nagusian, emakumezko eta gizonezkoen final four-a, Urbatek bi talde seniorrekin aurkeztu zen, emakumezkoena eta gizonezkoena. Kronologikoki, lehenengo finalerdia neskena izan zen, Urbat3h Club Deportivo Bilbaoren aurka. Bi zati astunen ondoren (2-0 partzialean), joku gabekoak eta erritmo gutxikoak, Orbeakoak aurkariaren akatsak aprobetxatuz, 9-3 batekin irabazi zuten, emaitza bidegabea Bilbotarrak eginiko jokoarekiko. Finala lortuta zegoen, eta etxekoak, WP9802 beste finalerdien partiduan erakutsitako maila ikusirik, harridura jarraitzen eta handiagotzen zen. Azken hauek eginiko izugarrizko partiduari esker, historikoa den beste taldeari irabazita, Askartza Claret 9-7 markagailuarekin. Finalerdi eta finalaren artean, programak markatzen zuen bezala, gizonezkoen partidua zegoen, non Urbat Urkotronikek, etxekoei  WP9802eri, aurre egin zien partidu “kafeiniko”, adrenaliniko eta apart batean. Eibartarrek, kategoriagatik korazatutako talde bati arriskuak sortzeko makina bat bihurtu ziren eta bukaeran, 9-7 iruñarrentzat, detailegatik zehaztuta egon zen. 18:50etan finalaren ordua heltzen da, historian Urbatentzeko lehenengo aldian eta streamingean zuzenean emana. Etxekoek dena ondo programatuta dute, beharbada gehiegi. Orbeakoak, ordea, gizonezko taldearen freskotasunagatik kutsatuta sentitzen dira eta finalerdiarekin konparatuta zeharo eraldatuta sartzen dira uretan. Aroa Peñak Urbat aurrerarazten du eta lehenengo zatiaren bukaeran Erika Santamaria atezainak, penalti bat geldituz, etxekoek irabazle bezala bukatzeko zuten segurtasuna txikitzen du. Bigarren eta hirugarren zatietan Urbatek etxekoen segurtasuna kolpatzen jarraitzen du, Garazi Perez, Jone Gomez eta Sara Leturiagak, golak sartuz Aroa Peña laguntzen dute eta horrela aldeko 5-9 markagailua hirugarren zatiaren bukaera heltzen da. Laugarren zatian, aldeak aldatzen dira: Urbatek, dena galtzeko eta WP9802ek dena irabazteko. Orbeakoen zenbait akatsen ondorez, bukaerarako 2:34ra iristen[…]

Read more

SENIOR TALDEAK HURRENGO ASTEBURUKO KOPAKO FINAL FOUR-ERAKO SAILKATU DIRA

       Bai gizonezko taldeak (17-10 Fortunari) baita emakumezkoena ere (6-5 Oiassori) Euskal Herriko Kopako beraien final-zortzirenetako partiduak irabazi dituzte eta finalerdietarako sailkatu dira. Urbat Urkotronic (Urbat3H bertsioan), WP9802 talde iruindarrarekin batera, klub bakarrak dira bi kategorietan lortu dutenak.            Asteburu honetan Orbean gertatu diren bi garaipen desberdin izan dira: gizonezko taldearentzako Fortunako hutsegite batzuk eragina izan duten moduan (bi aste barru, Ligan beste partidu bat izango da) izan den bezala emakumezkoentzako banakako kalitatea izan da adierazle nagusiena. Biak oso baliagarriak izan dira, sailkapena lortzeaz aparte, senior talde eibartarrak non hobetu behar duten ikusteko ere: gizonezkoek defentsaren sendotasunean eta emakumezkoek partidu erritmoan.              Beste kategorietan, kadeteek Irunen lortutako garaipena aipatu beharra dago (7-10) eta, nahiz eta partidu oso on bat egin, infantilen porrota, Iruñan, Waterpolo Navarran kontra, kontrako markadore baten aurrean (Urbatentzako 4-5 partiduaren erdian) bere ohiko segurtasuna galdu duena.              Segurtasuna, karisma eta mentalitatea da momentuz Urbat Urkotronik gida bezala erabiltzen ari den jarrera: bere emaitzak, kategoriakako autonomiako errepresentazioan presentzia handia (gaur egun, 13 kirolari konbokatuta daude ohiko bezala) eta aurkariak armaginen kontra jokatu behar duten bakoitzean jartzen duten atentzioa guzti honen froga dira.              Hurrengo igandeko gertakariarekin bezala: Logroñoko waterpolistez beteriko autobusa (alebinetatik masterretaraino) guregana etorriko da Urbatekin batera entrenamendu desberdin batzuk aurrera eramateko.              Gertakari guzti hauek, suertatzen ari diren bezala, eibartar waterpolo tradizioa aberasten ari dira, lanean jarraitu behar da lortutako guztia sakrifizio handia suposatzen du lortzea, ez da bat-batean gertatzen baizik eta klubaren eta kirolarien eguneroko lan baten ondorioz. Munduko klub bakoitzak nabarmentzeko bere esku dagoen[…]

Read more