URBAT-URKOTRONIK, DENBORALDI ERDIKO ANALISIA

LABURPEN OROKORRA: GUZTIRA JOKATUTAKO PARTIDUAK: 40; IRABAZITAKOAK: 30; BERDINDUAK: 1; GALDUTAKOAK: 9 GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA Senior A taldeak, Iruñean espero zena baino txarrago igarotako arratsalde triste batekin agurtzen du urtea. (13-7 galduta) Etxekoek, Urbatek ia partidu guztian zehar jarraitu ezin izan duen intentsitatea ezarri du. 6 garaipen, berdinketa bat eta 4 galdutako partiduekin, egiten den balantzea positiboa da. Baina urtarrilean, Orbeakoek, iraunkortasun matematikoa bilatzeko, 2017ari aurre egin behar diote lehen bait lehen, ondoren taldea hobetzeko balio izango duten kalitatezko partiduak egiteko eta 2017/18 denboraldirako oinarriak ondo ezarri ahal izateko. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA Kategoria estreinatzen duen taldearentzako 9 garaipen (azkena larunbata honetan Leioan emozioz beteriko partidu baten, 14-15 ) eta galdutako partidu bat. Aurretik ikusia ez den Urbat Urkotronik eta Gasteizko 3Hkoen arteko fusioa. Taldeko buru ukaezina eta, nahiz eta hasieran bi talde izan, talde oso elkartu batekin, non eibartarrak Larraina eta Oiasson lortutako hobekuntzak erakutsi ahal dituzten eta gasteiztarrak bakarkako kalitatea eta kategoriarentzako izugarrizko ofizioaz. Entrenamenduen baldintzak (noski, banatuta egiten dutena) ez dira hoberenak, baina kirolari hauek, behin eta berriro altxatzen dakitela erakutsi digute, honegatik, 2017 urtean, gu hunkitzen jarraitzea espero dugu. GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA Orbeako bigarren taldeak, gora behera handiko partidu batzuen ondoren (5 garaipen eta galdutako 4 partiduekin), Burgoseko Castellaeren kontra garaipena lortuz (16-9) eta sailkapenean egoera oso eroso bat lortuz bukatzen du joana. Saia daitezen, erratu daitezen eta egoera zailei behin eta berriro irteera bat ematea da beraietaz espero dena 2017. urterako, non banakako hobekuntza bat bilatu beharko[…]

Read more

ASTEBURU GRISA

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA URBAT URKOTRONIC 5 CLUB DEPORTIVO BILBAO 6 Asteburu honetako norgehiagoka, joaneko partiden azken aurrekoa, sailkapenean lidergoa jokatzen zuen ligako talderik zailenetako bat jartzen zuen Urbaten kontra. Club Deportivo Bilbaok, bere beteranotasunarekin, Urbaten kemena gelditu zuen, ondoren, partidaren azken minutuetan, hiru puntuak larritasun handirik gabe Orbeatik eramanez. Talde eibartarrari entrenamendu fisiko eta mentalak egitea dagokio aste guztian zehar, hurrengo igandean Waterpolo Navarran kontra partidu handi bat jokatu ahal izateko. 2016/17 Urbat honek, elkartuta eta antolatuta aurkezten baldin bada, edozein taldearentzako aurkari oso zail bat dela oso ondo daki. EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA URBAT 3H 6 CLUB DEPORTIVO BILBAO 3 Beraien lidergoa kudeatzen jarraitzen dutenak, larritasun handirik Gabe, Orbeako neskak dira. Hauek, beste behin, Club Deportivo Bilbao bezalako talde serio baten aurka, 2003ko klaseko harrobi batetik ateratako Ezozi Akizuk kudeatutako defentsa serio batekin erantzun dutela. Azken hau, lehenengo aldiz partidu guztian zehar atezain lanetan egondakoa. EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA CLUB MARISTAS BILBAO 18 URBAT URKOTRONIC B 11 B talderako igerileku konplikatua eta aurkari gogorra nahasketa zailegia izan da. Potentzialki askoz gehiago eman dezaken taldea, bai banaka baita taldeka ere, bere maila baino baxuago ibili da. Orain Orbeako bigarren talde honi, entrenamenduetatik etekin gehiago ateratzeko “reseteo” bat egitea dagokio. INFANTILEN EUSKAL SELEKZIOA Autonomien arteko finalerako infantilen Euskal selekzioko prestaketa jarraitzen du. Urbat Urkotronicek, emakumezko 3 jokalari eta gizonezko beste 3 jokalariekin euskal taldeetatik gehien aportatzen duenetariko bat da. Aste honetako teknifikaziorako Anton Akizu, Ezozi Akizu, Xabier Egidazu, Elene Molina, Miren Urizar eta Unax Unceta[…]

Read more

Eibarko-Urbaten asteko kronika

EIBARKO-URBATEN ASTEKO KRONIKA GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILA ASKARTZA CLARET B 7 Vs URBAT URKOTRONIZ 7 (1-0; 2-4; 3-2; 1-1) Jarraian irabazitako 6 partiduen ostean egutegiak, euskal waterpolorako igerileku historiko baten, aurkari pisutsu bat jarri zuen eibartarren aurrean. Urbatek, aurkariaren atzetik egon zen lehenengo zatian zehar, non Eibarko atezain bikaina den  Izei Sologaistuak emaitza mugatzeko balio zuten bi parte-hartze paregabe izan zituen. Bigarren zatian, armaginak beraien potentzial guztia atera zuten behingoz, gero hirugarren zatian partidua ixteko izandako pare bat aukera ez zituzten aprobetxatu. Lar arina izandako laugarren zatian bi taldeen akatsak gehitzen zihoazen etengabe. Urbatek ongi egin zuen partiduak egindako beherakada horretan eta beti aurkakoaren garaipenatik hurbilago egotea ematen zuen. Ostiral honetan, 21:45tan Orbeako igerilekuan, antzinatasun handiko beste talde batek bisitatuko gaitu, Club Deportivo Bilbao.   EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA GETXO 2 Vs URBAT-3H-URKOTRONIC 19 Hobetzeko eta gainditzeko etengabeko gogoak dituzten lehenengoen garaipen erreza. Nahiz eta ligako partidurak errazenetariko bat izan, azkenengoak doazenen kontra, talde eibarkogasteiztarrak seriotasun eta beraienganako eta aurkariarekiko errespetu guztiarekin jokatu du, hobetzen lagunduko dieten minutuak eta erantzunak bilatuz.   EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA FORTUNA 2 Vs  URBAT URKOTRONIC 33 EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA WP9802 6 Vs URBAT URKOTRONIC 29   Bi partidu hauen kronika bateratua egin beharra dago, neurri batean egun bereko konbokatoria bateratua izan baita: goizean, Iruñean, eta ondoren Donostiara, arratsaldean. Bi waterpolo partidu egun berdin baten Amak egindako ogitarteko eskuetan otordu moduan: ongi etorriak waterpolora, kirol pobrea, beharbada antzinakoa baina gogorra eta zintzoa. Gure kirolari talde hau izan den bezala, gertakariei seriotasun eta[…]

Read more