BABEZLEAK

URKOTRONIK
PEROSANZ
EVE
MELFUN
createchmedical
Bossa
Patronato
Eibar fundacion
Udala

THE BATTLE OF BILBAO, deitu zitekeen…

EHko LEHENENGO MAILAKO GIZONEZKOEN LIGA Deportivo Bilbao 9 Urbat Urkotronik 9 The battle of Bilbao, deitu zitekeen… Deportivo Bilbaok, ligako azken hirugarrena sailkatuta doana, bere azkenengo aukerak jokatzen ditu Urbaten kontra, Espainiako txapelketarako bere erritmo puntuatzailearekin jarraitu nahi duena. Partidu oso gogorra, detaileengatik erabakitzen dena, golez gol. Urbatek, bere ikuslegoa ilusionatzen du amaieratik 5 minutu falta direnean 5-8 markagailu batekin, baina Deporrek bere egonkortasun mentalarekin 3 “hombre de mas”-ak aprobetxatzen ditu. Urbatek, kontrako giroagatik eraginda, aurrekaldean aurreratu egiten da eta ezin du K.O. kolperik eman. Bukaeran inori gustatzen ez zaion berdinketa baina borroka ona izan da. Zorionak denoi! EHko EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA Castellae Burgos 4 Urbat3H Urkotronik 17 Dena erreza Orbeako neskentzako denboraldiko bidai luzeenean. EHko KADETE LIGA WP Donosti mixto 1 Urbat Urkotronik mixto 19 EHko INFANTIL LIGA Deportivo Bilbao 3 Urbat Urkotronik 13 Talde eibartarraren aurrerapena jarraitzen du. Ondo antolatutako talde baten kontrako garaipen polita.

Read more

URBAT URKOTRONIK-EK URTEA AUTORITATE HANDIAREKIN BUKATZEN DU.

EUSKAL HERRIKO GIZONEZKO LEHENENGO MAILAKO LIGA Leioa 5 Urbat Urkotronik 17 Partido zail bat ematen zuen erreza bihurtu dute gure seniorrek partidu on bat jokatuz. Leio, lehenengo mailako talde klasikoa, bere igerilekuan eta sailkapeneko posizio onean dagoena izan dena baino aurkari handia izango zela ematen zuen. Partzialak 1-3, 1-5, 2-5 eta 1-4 ondo adierazten digute eibartarrek izandako indarra partiduan. Orain, lehengo bueltaren ondoren 5. postua baten dago 19 puntukin 11 jardunalditan. EUSKAL HERRIKO EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA Sestao 2 Urbat3H Urkotronik 20 Kopako erreginak azkenego partiduan bere arerioa errez gainditzen dute eta gehiagoko jokaldietan joku onarekin. Lehenengo buelta 4. postu baten bukatzen dute eta 19 punturekin 9 paritdutan. 2018an gogor entrenatzen badute liga irabaztea ere planteatu dezakete horretarako eta gehiagorako ahalmena dutelako. KATEGORIAK Jubenilak 2017a ohorezko emaitza batekin bukatzen dute: WP Navarrak, talde seniorrak aspaldi Ohorezko mailan dabilena jokatzen, Eibarren berriro ere galdu egin dute Urbaten kontra, 10-7! Orbeakoak beraien ligako lehengoak eta partidu bat ere ez galdu gabe. Kadete mistoa, bere aldetik, Bidasoako igerilekuan galdu egin du 13-8 markagailuarekin, Orbeako neska-mutilen aldetik ausardia eta ohoreaz beteriko partidu baten. Bukatzeko infantilen papel ona aipatu beharra dago Lauro Ikastolaren kontra: 18-7. ESPAINIAKO SELEKZIOA Eneko eta Jon Treviño eibatarrak Espainiako selekzioak deitu die datorren astean Bartzelonako CAR-en Svilen Piralkov entrenatzailearekin egin behar duten entrenamendura.

Read more

JARDUNALDI BOROBILA URBAT URKOTRONIKEKO SENIOR TALDEENTZAKO (GIZONEZKO ZEIN EMAKUMEZKO)

Bi partiduak etxean eta biak izena duten taldeen kontra. Lehenengo fasearen bukaerarako partidu bat falta denean taldeak sailkapenaren erdian daude. EHko GIZONEZKO LEHENENGO MAILAKO LIGA Urbat Urkotronik 16 Deportivo Bilbao 6 Eibartarrek, nahiko larri heltzen zirela hiru jardunaldi galdu eta gero, bat hala izanda eta bestea gaiki jokatutakoaren ondorio, gogor hasi dira nahiz eta Bigarren mailako jokalariak izan krisian agertzen duen arerio baten kontra. Hasieratik Urbatek erritmoa markatu du, lehenengo zatiaren bukaeran 5-1, atsedenerako 8-4 eta 16-6 eroso batekin bukaeran arrisku postuetatik urrunetze duena Orbeakoaei eta 12 taldez osaturiko liga baten non azken 3rak zuzenean jeisten dira eta 1 igoera jokatzen duena ez da gutxi. EH-KO EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA Urbat3H Urkotronik 21 Larraina 11 Emakumezkoen ligako lehenengo zati honetan gure taldearentzako entsaioak jarraitzen dute. Partiduaren lehenego zatian defentsan indar handia erakutsi eta gero bukaeran defentsan hotzegi agertu dira. INFANTIL MAILAKO EUSKAL SELEKZIOA Euskal federazioko talde teknikoak Eibarko hurrengo jokalari hauek teknifikatu dituzte: Aiora Unceta, Miren Urizar, Jokin Azpilikueta y Ander Etxeberria.

Read more

ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA Larraina 9 Urbat Urkotronik 8 Urbat Urkotronik-ek, hutsunez beteta, gutxigatik galdu egin du Larrainaren pileta historikoan. Ia ezinhobea izan den lehenengo zati bat eta gero, 1-4 partzialarekin, Urbat zulo beltz baten jausten da 2 erdiko zatietan eta bere kontrako 8-6 batekin laugarren zatian sartzen da. Amore ematetik urrun, bukaera intentsu batean bi momentutan berdinketatik hurbil jartzen da. Orain, taldea, taularen erdian, Deportivo Bilbaoren kontrako partidu delikatu bat du asteazken gauean Orbean. Eibarkoak momentu klabeetan lasaiago egoten eta “hombre de mas” egoeran gehiago landu beharko du irabazteko aukera gehiago izan nahi baditu EMAKUMEZKO EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA Getxo 1 Urbat3H Urkotronik 25 Dena errez Orbeako neskentzat sailkapeneko azkenengoen kontra. KATEGORIAK ABIADA BIZIAN Bai kadeteek (15-10 Eason kontra) bai infantilak ere (7-17 Sestaori) Eibarko waterpoloaren eskolaren maila ona erakutsi dute. Pablo Rescalvok, Eason kontrako partiduan, gertatutako epaileak ez zigortutako legez kanpoko jokaldi baten ondorioz jasandako zorigaitzezko ezbeharra tamaldu behar dugu.

Read more

AZAROAREN 24-26 ASTEBURUKO KRONIKA

GIZONEZKOEN EHko LEHENENGO MAILA Urbat Urkotronik 9 Askartza B.        14 (0-4 4-1 4-6 1-3) Partidu zaila eibartarrentzat, minutu gutxitan 0-4 markagailuarekin jartzen dira eta 4 gehiago egoera ez aprobetxatuekin. Partidu erabakia ematen du baina Urbaten bi bultzadekin egiten du eibartarrek 4-4 jartzea eta hirugarren zatiko bukaeran 8-9 batekin, baina ondoren, momentu erabakikorretan, huts egiten du edo hobe esanda, Askartzako motorrak Orbeakoen gain esfortzu bat eskatzen du eta partiduaren azken minutuetan ordaindu egiten dute. Hurrengo norgehiagoka Iruñean, Larrainan kontra hurrengo igandean. EMAKUMEZKOEN EHko LEHENENGO MAILA Oiasso Bidasoa 9 Urbat3H Urkotronik 8 (4-1 2-5 2-0 1-2) Kopako erreginak jokoa hobetzen dute, bete batzuetan baino dinamikoago, baina zorigaitzeko jardunaldi batekin topo egin dute, beti desatsegina den Azken Portuko piletan. Gutxigatik galdu egiten dute. Ahal izan dutena egin dute, tarteka waterpolo onargarri bat jokatuz, baina gaur ez zen eguna. KATEGORIETARAKO ASTEBURU BOROBILA Talde jubenilak, Irunen, ia partidu ezinhobe baten, etxekoez desegin egin dira 14-5 batekin. Kadete mistoak Iruñean, WP Navarra mistoaren kontra froga handi bat eskaini dute 17-12 irabaziz eta infantilek Leioa B-ri 25-3 batekin irabazi dio.

Read more